« Zaharrak ez zuen hil nahi | Ihesean eta jolasean »
Aitaren pitokeriak / Justin Halpern (Uxue Alberdi) / Alberdania, 2011
Aitaren burutazioak Javier Rojo / El Correo, 2012-01-14
Justin Halpern idazle estatu batuarra umorezko testuen idazketan aritzen da, batez ere formatu digitaleko hedabideetan. Horretan aritzen delarik, bere aitaren irtenaldi eta burutazio bitxiek altxor paregabea osatzen dutela konturatu eta haietan oinarrituta Aitaren pitokeriak izenburua duen liburua argitaratu du. Ez dakit, ezin jakin, zein puntutaraino den benetakoa bertan kontatzen dena eta zein punturaino asmazioaren ondorioa. Eta egia esan, berdin dio, autofikzioaren kontzeptua laguntzera etortzen zaigun ber. Edonola ere, liburuan azaltzen zaigunaren arabera bertan agertzen direnak benetakotzat hartu behar dira. Izan ere, narratzaileak, Justin Halpernek berak, hogeita zortzi urte dituela bueltatu behar izan du gurasoen etxera, neskalagunarekiko harremana hautsi ondoren. Eta gurasoen etxera bueltatze horren ondorioz-edo, konturatu da aitari bururatzen zaizkionak material onak izan daitezkeela liburu bat idazteko. Liburuan hainbat atal agertzen dira, gehienetan ordena kronologikoa errespetatzen dutenak, aitaren hitzekin eta ideiekin batera narratzailea haurtzarotik gaztarora hazten ikusiko baitugu. Atal bakoitzean aitarengandik jasotako aipu berezi horietako batzuekin batera, hitz horiek esan zireneko testuingurua agertzen zaigu azalduta, narrazio laburra osatuz. Eta aitaren hitzetan ikusiko dugu nola gizon hori nahiko zakarra den, sentimenduak plazaratzeko gai ez dena, baina edonola ere bere erara eta gehiegi adierazi gabe ingurukoak maite dituena. Semeari, noski, ez zaio gustatzen aitaren izaera hori, besteak beste aitaren izaera horrengatik behin baino gehiagotan lotsagarri geratu baita. Aita zakarra da, eta gauzak zuzen eta apaingarririk gabe esatea gustatzen zaio eta gehienetan bost axola zaio zein den besteen iritzia. Bere ideiak azaltzen dituenean ondoan nor duen kontuan hartzen ez duelarik, egoera deserosoak sortzen zaizkio semeari. Baina poliki-poliki semea aitaren izaera hori onartzen joango da, bien artean konplizitate berezia sortzeraino. Liburua, berez, umoretsua eta dibertigarria da, aitaren irtenaldiek eta semeari pasarazten dizkionek gizarte politikoki zuzenaren kontrako irudi bat uzten baitute. Baina eskema hainbeste errepikatzen da non azkenean pixka bat monotonoa izatera ere iritsi baitaiteke. Egia da: askotan gurasoek ez dituzte seme-alabak ulertzen; baina argi dago seme-alabei ere gurasoen mundua ulertezina zaiela askotan.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi