kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Zaharrak ez zuen hil nahi / Gaizka Zabarte / Susa, 2011

Zaharrak ez zuen hil nahi Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-01

Gaizka Zabarteren (Zaldibar, 1960) aurreneko nobela da Susak argitaratutako Zaharrak ez zuen hil nahi. Unai Iturriagak azalerako egindako marrazkiak erakusten duen fantasiazko hilerrian hasten da kontaketa, bertara joateko gonbitea luzatu baitio Mahatserriko ehorzleak lehen pertsonan kontatzen duen Josu Gezetari. Hor azalduko dio Cosme aita ez dagoela berak uste zuen hilobian lurperatuta.

Hortxe hasiko da protagonista ikertzen zergatik ez dagoen aita berak uste zuen lekuan; baina hasieran kontaketak interesa pizten badu ere, ez du lortzen bukaeraraino eustea.

Hala ere, erraz irakurtzen da nobela, ez baitzaio umorerik falta. Goizaldeko pixontzia du izena ehorzlea elkarrizketatzen duen geriatrikoko aldizkariak, esaterako. “Jainkoa jan berri zetorren, eta horrek digestio astuna ekarri behar du ezinbestean” dio, mezetatik irten berri den aitaren lagunaren zain dagoela.

Irakurketa interesgarri egiten duten hausnarketa sakon ugariz josita dago Zabarteren nobela. Sarri joaten da etxe ondoko tabernara bere pentsamenduetan murgiltzera,eta honela aurkezten digu Agustin ikaskide ohi eta tabernako jabea: “Aurrerago ikasketetan, aurrerago neskatan, nahiz eta lasterrera, emakumeen munduan inkurtsio bakanen batzuk egin ondoren, gizonak hobetsi zituen. Honetan ere aurrerago”.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak