« Izkiriaturik aurkitu dudan ene saiakera | Zaharrak ez zuen hil nahi »
Dorian Grayren egiazko erretratua / Aitor Arana / Txalaparta, 2011
Idazlea, libre Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-01-13
Ez da erraza garai jakin batzuetan, gizarte bakoitzean, norberak bere baitan duena, bere barruak agintzen dioena idaztea, hitz egitea. Esango nuke nolabaiteko autozentsura bat dagoela bakoitzak adierazi nahi duen horretaz. Aitor Aranak Dorian Grayren egiazko erretratua eskaini digu oraingo honetan, eta liburua idazteko Oscar Wildek idatzi zuen The picture of Dorian Gray liburuaren nolabaiteko berridazketa bat egin du. Eta arrazoi nagusia ariketa hau burutzeko izan da, arestian aipatu dudan arrazoia: Oscar Wilde ez zen ausartu benetako kontakizuna osatzea, ez zuen adorea izan bere barruak esaten ziona idazteko. Azken finean, kontakizuna bere benetako izaera sexualean oinarritu behar zuen, bere homosexualtasuna jende aurrean agerian utzi behar zuen. Originalean edertasunaren gorazarre bat egin nahi izan zuen Wildek, nolabaiteko betierekotasun bat aldarrikatuz gizakiarentzat. Edertasun horretan Dorian Gray da protagonista eta Basil Hallward artista bat da, margolaria, gaztearen edertasunaz liluratuta geratzen dena. Tartean Lord Henry Wotton aurkitzen da. Erlazio honetan Wildek ezkutatu egin zuen ezaugarri homoerotikoak; Aranak, aldiz, hauek azpimarratzen ditu eta eleberrian zehar elementu hauek era jostalari batean azaltzen dira, eta era honetan freskotasuna ematen dio kontakizunari. Erlazio gayak, gizonen arteko sentimenduak, naturaltasunez deskribatzen ditu idazleak, eta giro hau deskribatzeko, nabarmen geratzen da egileak oso ongi ezagutzen duela Oscar Wilden atmosfera literarioa. Bere ariketa esan behar da guztiz askea izan dela eta Aranak bertsio oso librea egin duela. Eta esango nuke, publiko gayrentzat zuzendutako kontakizuna dela. Disfrutatzeko.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi