kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Arimen maisua / Irene Nemirovski (Mikel Garmendia) / Alberdania, 2009

Nemirovski iparraldeko haizea: hotz mina Gema Lasarte / Argia, 2010-03-07

Emakume honen biografia edonor harrapatzeko modukoa da. Jakin nuenean Kieven jaiotako idazle honek udak Hendaian egiten zituela, eta zaintzaileekin euskara ikasi zuela, arras erakargarri bihurtu zitzaidan. Literaturako eremuetatik urrundu eta soziolinguistikara gehiago hurbilduz, beti pentsatu dut horrelako pertsona klaseak direla benetan gure hizkuntza eta gure kulturarentzat amu. Nemirovskitarrak herriko jauregi edo etxalde eder batean hartzen omen zuten ostatu Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzerakoan; artean nexka ostatu xume batera bidaltzen omen zuten zaintzaile batekin. Familia aberatsa izanik ere, judu erratuaren paradigma argia dugu Nemirovskiren sendia. Iraultza Sobietarrak Frantziara erbesterazi zuen familia, eta Frantzian egin zen idazle Irene. 40 urte oraindik bete gabe zituela, berriz ere, erbesterako bideari heldu behar izan zion, oraingoan bueltarik gabekoa: Auschwitzera eraman baitzuten. Bakardadea, judu erratuaren bizitza eta heriotza dira idazle honen aurkezpen agiriak.

Eider Rodriguezek Dantzaldia euskaratu zuenean, nire artean pentsatu nuen bi idazle hauen artean “Hendaiako hondartzaz gain, zerbait gehixeago egon beharko din bada”. Eider Rodriguezen idaztankera iparraldeko haizearekin parekatu dut beti: gogorra, fina eta zorrotza. Hotz mina. Otu zitzaidan Eiderrek Nemirovski itzultzeko arrazoi asko izango zituela, aurki neguan gurean jotzen duen haize horretatik zer edo zer izango zuela Nemirovskiren lumak.

Dantzaldia irakurtzen udako ilunabar bat eman nuen, ez gehiago, hasi eta bukatu egin bainuen. Motza bezain sakona, eta zorrotza bezain iradokitzailea. Nobela hartatik pertsonaien psikologietan modu sakonean sartzeko gaitasuna izan zen gehien erakarri ninduena. Gaiak aukeratzeko eta tratatzeko trebezia eta ironia apartak otu zitzaizkidan: ama-alaba arteko harreman gatazkatsua, maitasun-gorrotoa.

Arimen maisua irakurtzen arratsalde bat baino gehiago pasatu dut eta matakabras lagun izan dut. Eta oraingoan ere Nemirovskiren idaztankerak erabat bere egin nau. Oraingoan ere pertsonaiak sortzeko, txirikordatzeko eta gaiekin trantzean jartzeko gaitasuna azpimarratu beharko nuke. Hain errealak eta krudelak egin zaizkit, gogoanbeharra daukadala atzetik segika zebilzkion pertsonaiak eta gaiak direla. Iban Zalduari duela gutxi irakurri edo ulertu nion, euskal literaturaren inguruan zerbait berririk esatekotan eta txalotzekotan, itzulpenen ugalketa dela, eta hori gurean idazkera edota irakurketa kaxkarrak ekiditeko bidea izan daitekeela. Eta ez dakit egia izango den, baina Nemirovskiren indarra baldin badute, bat baino gehiago harrapatuta geratuko da literaturaren sareetan.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak