« Ezkerkadak | Ezkerraren apologia »
Mila eguzki eder / Khaled Hosseini (Josune Zuzuarregi) / Nasa, 2009
Afganistan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-09-25
Aitortu beharra dut euskal argitalpen mundua oso ezberdina dela, bestelako herrialdeetako argitalpen munduaren aldean. Beste tokietan best-sellerrak direnak nekez itzultzen dira euskarara eta, noizean behin, Khaled Hosseini bezalako idazle baten liburuak argitaratzen dira. Ez dago gaizki; izan ere, honelako liburu bat argitaratzeko argitaletxe bat behar da, itzultzaile bat, liburua irakurria izango ote den esperantza. Ez dakit zer gehiago behar ote den… Ez du meriturik falta argitalpenak; esperantzak ere sobran izango dituelakoan nago. Eta ez da liburuak kalitaterik ez duela.
Khaled Hosseini Kabulen jaio zen. Bere aita diplomatikoa zen eta bere ama irakaslea. Sobietarrak Afganistanen sartu zirenean, Parisen zeuden, aitaren lanarengatik hara joanda. Ez ziren gehiago itzuliko Kabulera. Erbestea izan du aberri eta erbestea, ez dezagun ahantz, ezer bere tokian ez dagoenean gertatzen da. Erbestean bizi denak ez du esnatzean ezagun zaion ezer aurkitzen. Joanak zaizkio ziurtasunak oro, eta, orduan gehienetan, bere burua eramaten du, iraganera.
Khaled Hosseinek Kabuleko Kometak liburua idatzi zuen. Liburua pelikula bihurtu zen eta arrakasta izan zuen. Arrakastarekin bazuen zerikusia Afganistango aktualitateak berak. Jakinekoa da, prentsak eta komunikabideek enfokatzen dituzten gaiek aukera handiagoa dutela ezagunak eta ondorioz arrakastatsuak izateko. Aipatutako eleberri hark bezala, Mila eguzki eder Afganistan jotzen du.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta