« Afganistan | Baita izendaezina ere? »
Mila ezker / Garbiñe Ubeda / Susa, 2009
Ezkerraren apologia Javier Rojo / El Correo, 2009-09-26
Ez da, ez, politikari buruzko saiakera Garbiñe Ubedak Mila ezker izenburuarekin eskaintzen duen liburu laburra, izenburua ikusita irakurleak hori pentsatzeko joera izan badezake ere. Ez da politikaz ari liburu horretan? edo bai, bertan kontatzen dena nola interpretatzen den da kontua, liburu osoa laurogeita bost orrialdetan luzatutako metaforatzat hartzen badugu. Liburuan idazleak ezker eskuaren apologia egin nahi du. Ezker eskuarena zentzu literalean ulertu behar da, hau da, ezker eskua esku ona dutenen gorabeherak eta arazoak kontatzen baitira, eskuina esku ona dutenen neurriko mundu batean behar den bezala egokitzeko ahaleginak egiten dituztelarik. Desberdina, “bestea”, ulertarazteko ahalegin txikia da liburua, mundu uniformatu batean eguneroko bizitzan ezker eskua esku ona dutenek uniformitate hori ez dela hain erabatekoa erakusten duten bitartean. Eta ez dakit euskaldunok, euskaldun izate hutsagatik, gauza guztietan diferente sentitzeko joera dugulako den, baina, liburuan azaltzen denaren arabera, ezkertiak ere halaxe aurkezteko tentazioan erori da idazlea, ezkertiek ere gauza guztietan bereziak direlako ideia zabaltzen baita orrialde horietan zehar.
Eskuinaren eta ezkerraren kontu honek moralean ere bere eragina izan du, hizkuntza askotan eskuina zuzenarekin eta ezkerra okerrarekin parekatu baitira. Zer esanik ez politikan, alor horretan gaur egun gauzak pixka bat desberdin aurkezten bazaizkigu ere, eskuinekoek gehienetan lotsa baitute eskuinekoak direla aitortzeko eta erdialdean kokatu ohi dute beren burua. Anekdota asko kontatzen dira ezker eskuaren apologia honetan, eta anekdota horien protagonistak musikariak, zientzialariak eta batez ere kirolariak izaten dira.
Eta kirola aipatzerakoan pilota agertzen zaigu derrigor, frontoietako ezker hormaren sinbologiaren presentziarekin. Honetan ere luzea da Oteizaren itzala. Liburu interesgarria eta dibertigarria da, gehiegi eskatzen ez bazaio, azken finean anekdotario bitxia besterik ez baita.
Eta bukatzeko, filologoaren oharra: idazleak esaten du, euskaraz, beste hizkuntza batzuetan ez bezala, ezker eta eskuinaren aipamenak ez duela hainbeste konnotazio moralik. Tira, Luis Mitxelenak FHVn (filologoek badakite zer den hori) aspaldian azaldu zuen “eskuin” (eta honen barianteen) hitzaren etimologia: “esku ona”. Eta eskuina esku ona bada, badakigu zer tokatzen zaion ezkerrari.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui