kritiken hemeroteka

8.763 kritika

« | »

Euskal kultura? / Antton Luku / Pamiela, 2009

Baita izendaezina ere? Bixente Serrano Izko / Berria, 2009-09-27

Herri honetan, lehen, bai, vascos ziren, baina gu jada ez”, sarri entzuniko erraldia da (erdaraz, jakina) herri askotan, duela ez hainbertze euskara galdu duten herrietan hain zuzen. Garbi zeukaten vasco izaerak zerikusirik ez duela arrazarekin, geneekin, etnizismoekin, bai ordea hizkuntza honekin eta haren transmisioarekin: vasco = euskaldun: “Gurasoak (edo aitona-amonak), bai, euskaldunak genituen, gu jada ez”, erran nahi zuten. Arazoa sortzen da administrazioek-eta, euren kudeaketa-eremuak banatzerakoan (bakoitzak bere aginte-esparruei mugak ezartzerakoan), lurraldetasuna lehenetsi behar dutenean, alde kultural eta hizkuntzazkoen gainetik. Horrela, eta kontuan harturik administrazioek erdaretan egin zutela lurralde-banaketa, vascongado/vasco/basque terminoetara jo zuten, eta jatorrizko haien hizkuntz zentzua lapurtu, lurraldetasunezkora eramate aldera. Arazo horrek, bistan dena, erranahi-nahasmena sortu du euskaratik erdaretara pasatu diren lehen belaunaldietan, batik bat tokian tokikoetan: tradiziozko euskaldun terminoa vasco/basque bertze honetara itzuli behar izatean. Are korapilatsuago bihurtu da kontua, Gernikako Estatutuak (non, amore emanik ere, jatorrizko erdarazko testuan Euskadi eta País Vasco terminoak lurraldetasunezko zentzu hutsean uler genitzakeen) euskarapen malapartatu bat jasan duenetik: euskarazko bertsioan, País Vasco izena bere horretan utzi ez, Euskal Herria terminoa patrimonializatu du EAEko lurraldeak: Euskal Herria eta euskalduna, kontzeptu kulturalak izatetik lurraldetasunezko kontzeptuak izatera pasarazi ditu, euskaraz ere. Nola izendatu, orain, gure izaera euskalduna EAEko ez garen euskaldunok? Eta hor gabiltza, malabarismoak egiten, euskaldun mintzoaren etimologia argitze aldera euskaradun erabiltzen hasiz; eta hor dabil, egun hauotan, nafar gobernua ere Euskal Herria euskarazko izena bera kanporatu nahian “bere” Nafarroatik, administrazio-lurraldetasuna aitzakia.

Antton Lukuk, Euskal kultura? saiakeran, ez du zuzenean jorratzen goiko korapilo jakin hori, baina badu loturarik. Iparraldeko Euskal Herritik eta Le Pays Basque-tik idatzi du, bertako euskaldungotik eta euskaldunentzat.

Saiakeraren izenburuak berak, galde ikurrarekin, euskal kultura zer den hartu duela oinarri adierazten du, gero administrazio frantsesak Le Pays Basque-n sustatu nahi duen kultura mota aztertu eta salatzeko. Administrazioa ez ezik, baita ere kultura ikuspegi horren zerbitzura jarri diren basques-ak, euskaldunak izan ala ez. Pentsatzekoa denez, berehala egiten du topo euskaldungoak bere burua izendatzeko/definitzeko arazoarekin: “Munduan ba ote da populurik auto-definizio hain irekia duenik?”, dio ironiaz eta are sarkasmo puntu batekin ere. Baina askoz gai gehiago mahairatu ditu: administrazioaren erakunde kulturalak, haien mailaketa eta funtzio bereziak, politika kultural horren edukiak eta asmoak, arlo anitzetako emanaldiak, kultura “popularra, herrikoia vs. jasoa” oposizio frantsesa, profesional eta amateur-en arteko sailkapena ekitaldiak antolatu eta finantzatzeko orduan, folklorizazioa, euskal kultura-adierazpen tradizionalen deskontestualizazioa… euskal kulturaren transmisioaren arazoak akuilaturik batez ere.

Antton Lukuk bere erraietatik eta Iparraldetik hausnarturiko kontuak, idazkera bizi-bizian, esperientzia eta pasadizo zehatzak gogoetetan eta proposamenetan txertatuz. Hegoaldeko euskal kulturzaleek ere irakurri beharrekoa, denon ikuspegia osatu eta nork geure txokotik hainbat ideia landu nahi badugu.

Azken kritikak

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak