« Afganistan | Baita izendaezina ere? »
Euskal kultura? / Antton Luku / Pamiela, 2009
Euskal kulturaren arrastotik Patxi Sarriegi / Deia, 2009-09-26
Euskal kulturaren egoeraz, bereziki, Iparraldeak bizi duen kultur egoeraz dihardu Antton Lukuk idatzitako saiakera liburu berrian, Pamiela etxeak argitaratutakoa. Hain zuzen, euskal kultura eta nortasunaren egiazkotasunaz dihardu, ezagutzen dituen Iparraldeko kulturgintzaren hainbat esparrutan gogoeta zorrotzak egiten ditu zeregin horretan. Gaurkotasunezko gaiak ditu hizpide, beti ere Iparraldeko egoeraren ikuspegitik, euskal nortasunaren inguruko kezkak bultzatua, horren izaeraz ari da etengabe Luku saiakera liburuan.
Sei atal bereizi ditu egileak liburuan zehar: Txerrean eskutan, Hurbil iragana, Aldaketak, Frantziak guretzat daukan plana, Euskal kulturan irautekotan zeri lot? eta Misioak, geroko erronkak biltzen dituena.
Ezkorra lirudike zenbaitetan, errealista, asimilazio egoeran dagoen kulturak bitartekoak eta diru-laguntzak behar ditu, bistan da, baina horiek bakarrik ez dira nahikoak, Lukuk azaltzen duenez, kontzientzia ere behar da eta ez gutxi langintzan horretan.
Halaxe, salaketa kutsu nabaria du liburuak, Frantziak euskal kulturarekiko duen portaeraren aurrean defentsa eta garapen estrategia egokiaren bila ari da pentsalaria. Euskaltzale askoren aipamena egiten du saio osoan zehar, abertzale askoren aipamena egiten du saio osoan zehar, abertzaleak eta kultur gizonak gehienak. Kultur diziplinak aipatzen ditu, esate baterako, antzerkigintzaz duen ezagutzaz baliatzen da horretarako. Horren harian, gogoetak ikerketa zantzua hartzen du zenbaitetan, horixe egileak botatzen duen erronka, egungo mundu globalizatuan nork bereari eustea ekintza zaila da, kultur arloan transmisioa bera ere arriskuan ikusten du egileak.
Zorroztasunez egindako ekarpena burutzen du Lukuk, horixe egilearen nahia eta euskaltzalearen korapiloa egungo testuinguru kulturalean. Irakurleak askatu beharreko korapiloa, hain zuzen, Lukuk noraino asmatzen duen. Iparraldean bezala Hegoaldean ere euskal kulturaren ideien eta praktika zein puntutaraino ez ote dira kultura handien kopia hutsa? Halaxe, euskaltzaleen arteko kontraesan ideologikoen kultur esparrura gakartza Lukuk, saiakera akademikoa baino eztabaida eragile da funtsean.
Hortaz, euskal kulturaren geroari buruzko hausnarketa egiteko liburu lagungarria da, dudarik ez, Lukuk egindakoa, egungo ahalbideak eta norantza erakutsi nahi duena. Oinarrian, nola eutsi euskal kulturaren aldeko kontzientziari? Ideia zaparrada etengabea da liburua, Lukuren eskutik.
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo