« Donostiako Sotero | Zure arimaren truke »
Batxilerren eguna / Franz Werfel (Juan Luis Agirre) / Igela, 2008
Zuribidea Ander Arana / Diario de Noticias, 2009-05-13
Juan Luis Agirrek Igela argitaletxearen eskutik euskaratutako liburu honen lehen irakurketa azaleko batek gaurkotasun handiko gai bat iradokitzen digu: eskola-jazarpena edo bullyinga; izan ere, Adler gelako ikaslerik onenaren amildegirainoko gainbehera kontatzen digu narratzaileak, Ernst Sebastian instrukzio-epaileak. Gainbehera hori ez da berezkoa ordea, ezpada Sebastianek berak gazte garaian beste ikaskide batzuekin batera bultzatua. “Onetsi ahal nezakeen inork niri aurrea hartzea?” galdetzen dio narratzaileak bere buruari.
Eleberriaren planteamendua, izatez, soil bezain unibertsala da. Ikasle talde batek afari bat antolatu du, batxilergoa bukatu eta hogeita bost urtera, baina ez dira denak azaldu, batzuk 1914ko gerran hil zirelako, beste batzuk besterik gabe joan nahi izan ez dutelako, eta baten bat —gelako ikaslerik azkarrena zena, Franz Adler— atxilotuta omen dagoelako. Sebastian instrukzio-epaileak, afaritik etxera itzultzean, ezin du lorik hartu, eta orduko oroitzapenak idazteari ekin dio, gaztaroko hoben garbitu gabetik jaregin nahian edo. Gaztaroko arduragabekeriaren ondoriozko erruak hil arte eraman beharreko zama bihurtu ohi dira, izan ere.
Irakurketa azaleko horren atzean, berriz, zenbat gura irakurketa egin ahalko ditu irakurleak, eta hori da hain zuzen ere nobela honen lorpenik handiena: gai ugari iradokitzea.
Batxilerren eguna (1928) nerabezaroaren kontakizuna da: gaztaroko lizunkeria, sasieskolak, mozkorraldiak, espiritismoa…
Gizartearen gainbehera beste alde batera begira bizi izan zuen belaunaldi baten kontakizuna da, bai eta juduei gertatuko zaienaren kontakizuna ere. Franz Werfel bera ere —Franz Adler protagonistaren antzera— judua zenez, ihes egin behar izan zuen Austriatik 1938ko Anschlussaren ondotik. Diotenez, garaiko pope bat izan zen Werfel, idazleei ospea eman edo kentzen ziena. Werfel Gustav Mahler-en alargun Almarekin ezkondu zen. Elias Canetti-k “Alarguna” deitzen zion Alma Mahler-i, bidean utzitako senar ospetsu ugariak zirela eta. Bada, Werfel Canettiren literatura-ibilbidea zapuzten saiatu omen zen, Canetti Alma Mahler-en alaba Annarekin txoratuta zegoelako-edo, eleberriko Sebastian instrukzio-epaileak Franz Adler-ekin egin zuen bezalaxe.
Batxilerren eguna hezkuntza sistema kontserbadore eta doktrinario baten kontakizuna da, gizarte burges baten kontakizuna, hasieratik bertatik bi talde bereizten dituena. Alde batean irabazleak daude (gizarteak irabazletzat hartzen dituenak), eta bestean galtzaileak. Hogeita bost urteren buruan berriro elkartzean garbi ikusten da institutu garaian galtzaile zirenak galtzaile izanen direla beti, eta orduan irabazle zirenak irabazle izango direla, gizartearen begitan bederen, beti, nahiz eta, berez, irabazlea izan bizitzan benetan porrot egin duena.
Batxilerren eguna Weimar-en klasisizmoaren garaiko egileei eginiko omenalditxoa ere bada; halatan, kontakizunean zehar ugariak dira, esaterako, Schiller-en obraren aipamenak (Lapurrak, Wilhem Tell…) eta Goethe-ren obrarenak (Fausto…).
Batxilerren eguna hori dena da, baina hori baino gehiago ere izan daiteke. Irakurlearen esku dago.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez