kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Violet Park-en bidetik / Jenny Valentine (Iñigo Errasti) / Alberdania, 2008

Violet Park-en bidetik Mikel Garmendia / eizie.org, 2009-02-27

Aurrera darrai, egoki eta txukun gainera, Alberdania argitaletxearen erronkak, gaztelaniaren zubitik pasa gabe gaur egungo eleberri arrakastatsuak euskaraz eskaintzekoak. Violet Park-en bidetik dugu erronka horren azken fruituetako bat. Lucas Swain, hamasei urteko gaztea dugu narratzailea eta protagonista nagusia. Batetik, hamaika urte zituela desagertu zitzaien aita etxetik berari, arrebari eta hardun zegoen amari. Horra lehen misterioa. Bestetik, taxi-bulego batean hildako emakume zahar baten errautsez betetako kutxa bat aurkituko du, Violet Park piano-jolearen errautsez betea, hain juxtu. Horra bigarren misterioa. Bi misterio horiek argitzen joatea izango da Lucasekin batera egingo dugun bidaia. Hala, Lukasek nerabezarotik heldutasunerako jauzia egingo du edo, bestela esanda, pertsona bilakatzeko prozesuan berebiziko garrantzia duen aldia kontatuko digu. Eta prozesu hori ez da atenporala izango, guztiz gaur egunekoa baizik: guraso eta seme-alaben arteko harremanak, bikote-arazoak, edadetuen bizimoduaren gora-beherak, drogak, sexua… eta hori guztia heldutasunetik pauso batera dagoen nerabe batek kontatua. Horretantxe dago, nik uste, eleberri honen arrakastaren gakoa, ondo asmatu baitu Jenny Valentinek, bai formaz bai edukiz, hamasei urteko gazte baten ikuspegia, kontatzeko modua, sentitzeko modua eta tonua idatzira ekartzen.

Guztiz gomendagarria da liburua gazteentzako eta, alde horretatik, gazte literaturaz ari garela esateko ez dugu batere arazorik. Helduentzako literatura dela esateko ere ez dugu, orobat, arazorik izango eta, izan ere, halaxe dago sailkatua. Azalpen teorikotan galdu gabe, esango nuke Jenny Valentinek sakonean planteatzen digun gaia berdin interesatuko zaiela gazteei zein helduei eta hauxe da, nire ustez: iristen da une bat non konturatzen garen gure gurasoak (edo beste pertsona batzuk) ez direla ordura arte ikusi edo sentitu ditugun bezalakoak, modu batera irudikatuak izan ditugula ordura arte, baina gauza asko zeudela haiengan ezagutzen ez genituenak. Deskubrimendu horrek egundoko garrantzia du gazteentzat edo aurkikuntza adinean aurrerago egiten dutenentzat ere.

Iñigo Errastik eman digu liburu honen euskal bertsioa eta, laburki bada ere, hona zergatik iruditu zaidan itzulpen bikaina: gazte baten tonu bat-bateko eta naturala aurkituko dugu Lucas narratzailearen kontakizunean, espresio-gaitasun handiarekin, konplexurik gabe, sintaxiaren eta gramatikaren arauak hautsi gabe ahozkoaren ordenamendutik oso hurbileko esaldiak antolatzen baititu eleberri osoan zehar, irakurketa eroso bezain gozagarria ahalbidetuz. Benetan zoriontzeko moduko itzulpena, nire iduriko.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak