kritiken hemeroteka

8.500 kritika

« | »

Leturiaren egunkari ezkutua argitaratu zela 50 urte / Askoren artean / Euskaltzaindia, 2008

Berria zahar Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-06-06

Ni jaio nintzen urtean jaio zen Leturiaren egunkari ezkutua. Berrogeita hamar urte erraz, eta aise, pasa dira ordutik hona. Bizitza oso bat (esateko modua da), besterik ez daukagulako, joan zaigu ordutik hona eta hemendik ordura. Herakhtok zioen bezala: “Bidean gora, bidean behera, bat eta bera”. Berdin da atzekoz aurrera jotzea, edo aurrekoz atzera abiatzea, ez horregatik aldatuko da gure oraina, ezta gure izaera ere, orain puskaz bezain iragan puskaz osaturik baitago. Honek ez du zerikusirik denborarekin, denborari buruz dugun irudiarekin baino. Ez da berdina, baina denboran aurrera eta denboran atzera, bat eta bera. Dena ez da, ordea, denbora kontua. Oso bestelakoa litzateke bestela gure bizitza. Denbora eta bere determinismoa, batzuetan, gelditasunera bultzatzen gaituen makila baino ez da.

Berrogeita hamar urte Leturiaren egunkari ezkutua argitaratu zuela Txillardegi izeneko idazle batek. Bera ere, seguru asko, ez da gaur egun, ordukoa; hala izan nahi badu ere, hala izan nahiko balu ere. Denboraren mendekuarena baino, denbora iraganari diogun atxikimenduaren ondorio da. Ezin askatu iraganetik, ezin kendu oraina gainetik, eta geroa oso da iluna. Baina aurrera jo beharra dago, ezin baitugu besterik egin, aske izaten saiatu behar dugu, ezin baitugu besterik izan. Hala zioen, bederen, Sartre zaharrak. Baina bere azken urteak (Sartrerenak) patetiko samarrak izan ziren. Ez zuen onartu nahi izan oraina indartsuagoa dela iragana baino, eta emankorragoa ere bai. Ez zuen onartu nahi izan, bidea, aurrera edo atzera, bat eta bera dela. Nik ere gustura irakurri nuen Txillardegiren nobela bere garaian, ez Txillardegiren existentzialismoa gustuko nuelako. Zurrunegia iruditu izan zait beti, bai egituraz bai mamiz. Esan nahi dut zahartu egin dela agudo, apenas duela gaur egun lehen izan zuen berritasun izpirik. Dena dela, ongi deritzot (eta aditz konplikatua darabilt) Euskaltzaindiak egin dion omenaldia egitea. Ezin zaio gure erakunde maite eta lagunari leporatu sektarioa izatea, berdin omentzen baititu batzuk edo besteak.

Azken kritikak

Baden verboten
Iker Aranberri

Asier Urkiza

Diesel
Bertol Arrieta

Nagore Fernandez

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark

Jon Jimenez

Basokoa
Izaskun Gracia Quintana

Joxe Aldasoro

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak