« Berria zahar | Dosiak eta plazeboa »
Souvenir / Castillo Suarez / Elkar, 2008
Sotiltasun poetikoa Javier Rojo / El Correo, 2008-06-07
Castillo Suarez idazle nafarrak beste poema liburu bat argitaratu du, “Souvenir” izenburukoa. Poema liburu horretara hurbiltzen den irakurleak bi ezaugarrirekin egingo du topo lehenengo momentuan. Alde batetik, idazle honek poesiarako erabiltzen duen literatur hizkuntza eguneroko hizkuntzatik hartuta dago. Literaturaren historian zama poetikoa hartu duen ohiko hitzak alde batera uzten ditu idazleak. Gauzak horrela, literatur hizkuntza oso sinplea delako inpresioa nagusitzen da liburuaren irakurketan. Horrek ez du esan nahi, hizkuntzaren aldetik zabarkeriarik-edo dagoenik. Alderantziz: eguneroko hizkuntza erabiltzean, hizkuntza hori poesiarako euskarria bihurtzeko depurazio prozesutik pasatu behar da, sotiltasun horretan piroteknia poetiko guztiak baztertuta.
Benetan poesia egiten bada (eta liburu honetan bada poesiarik), zailagoak diren bideetatik abiatu behar du idazleak. Eguneroko hizkuntza hori aurkezteko moduan, testuaren itxuran alegia, ohiko poesiaren aurkezpena ere baztertu da, lerroz lerroko banaketaren ordez, prosaren itxura daukaten paragrafo laburren bidez aurkezten baitira poemak.
Bigarren ezaugarria da etsipenaren sentimendua indartzen duten osagaien presentzia, batzuetan ironiarekin eta umore mingotsarekin ere zipriztinduta. Poema askoren ingurua hiritarra da oso, baina hiria ez da leku erosoa edota abegikorra, erasokorra baizik, arrotza nolabait. Besteetan, irudi batzuetan ohiko planteamenduen arabera poetikotzat edo leuntzat har daitezkeen osagaien presentzia aurkitzen dugu, baina idazleak berehala hausten du inpresio hori, itxurazko poetikotasun horren faltsukeria erakutsiz. Egoera poetikoaren ifrentzua erakusten digu horrela, aipatutako ironia eta umore mingotsa lagun.
Poema gehienetan, lehenengo pertsonan hitz egiten digun subjektu poetiko bat dago, idazlearen “ni” poetiko bat. Eta subjektu horrek giza harremanez eta amodioaz hitz egiten digu. Genette-k literaturaren definizioa egiterakoan fikzioaren eta dikzioaren irizpideak erabiltzen zituen. Poesiaren kasuan, gainera, dikzioa berezko ezaugarria zen, hau da, poesia definitzen zuena hizkuntzaren antolamendu berezi bat. Kasu honetan, antolamendu berezi hori eguneroko hizkuntzaren erabileran aurkitu behar da, sotiltasunean, bizitzaren gaineko ikuspegi sakona eskaintzen duten irudi iradokorretan.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui