kritiken hemeroteka

8.680 kritika

« | »

Mozorroaren xarma / Asel Luzarraga / Erein, 2008

Mozorroaren xarma M. Egimendi / Aizu!, 2008-06

Mozorrotutako pertsonaiaz betetako eleberria da Asel Luzarragaren hau, ondo ipinita du izenburua. Zigor euskalduna da protagonista nagusia, baina munduko herrialde ezberdinetako beste pertsonaia batzuen laguntzaz hariltzen da Thailandian kokatzen den narrazioa. Esan bezala, ia guztiak dira mozorrotutako pertsonaiak, arrazoi batengatik edo bestearengatik euren burua ezkutatzen dutenak edo den bezalakoa agertzen ez dutenak.

Horrela, narratzaile orojakileak baimenduta, irakurleak badaki gutxi gorabehera nolakoak diren eta zer pentsatzen duten, istorioa ulertzeko adina besterik ez bada ere, baina pertsonaiek eurek ez dute elkarren arteko berri handirik. Bada, hala ere, pertsonaia nagusi bat irakurleak ere oso gutxi ezagutzen duena: Zigor herritik Asiaraino joatera bultzatu duen Tawi ederra, hain zuzen ere.

Istorioa bera xelebre samarra da, baina baditu irakurketa oso atsegin egiten duten hiperbole, ironia eta umore puntuak. Horien artean daude narratzaile orojakile ezezagun batek, bere burua idazlearengandik bereizi nahi duenak, egiten dituen iruzkinak, irakurlearekin are harreman estuagoa lortzen laguntzen dutenak. Bestalde, istorioaren amaieran ustekaberik handiena izan beharko lukeena (narkotrafikatzailearen identitatea) oso argia da ia hasieratik, baina konpentsatzeko-edo, badira beste ustekabe txiki batzuk. Finean, irakurketa atseginean murgiltzen gaituen nobela.

Azken kritikak

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak