kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Emakume ezezagun baten gutuna / Stefan Zweig (Edorta Matauko) / Igela, 2005

Azken muturrerainoko maitemina Ander Irizar / Diario de Noticias, 2006-04-16

Klasiko modernotzat jo genezakeen beste autore batekin aberastu du azken aldi honetan Igela argitaletxeak bere Literatura Saila. Stefan Zweig idazle austriarraren Emakume ezezagun baten gutuna da, hain zuzen, Igelak berriki euskarara ekarri digun obra. Kontakizun oso laburra izanda ere, intentsitate handikoa dugu liburua, “samurra eta lazgarria aldi berean”, Edorta Matauko euskaratzailearen hitzetan. Emakume batek beti maite izan duen gizonari gutun batean azaltzen dio haur bat zenetik nolako maitasuna izan dion, nahiz eta hura ez den sekula horretaz ohartu eta jabetu.

Zinezaleei, beharbada, ezaguna egingo zaie istorioa eta izenburua. Izan ere, Max Ophüls zuzendariak film bat egin zuen liburu hau oinarri hartuta 1948an, zuri-beltzeko obra klasiko bihurtu dena; bestalde, iaz bertan, gure pantailetan ikusi ahal izan genuen liburuaren bigarren egokitzapena, Xu Jinglei txinatarrak egina hain zuzen. Istorio hau zinerako hautatu izana, bai orain mende erdi eta bai gaur egun, hala mendebaldean nola ekialdean, adierazgarria da egia esatera, gizakion sentimenduak, bizi gaituzten grinak eta obsesioak, izan ohi ditugun jokabideak betikoak eta non-nahikoak diren seinale, seguruenik. Horrela, bada, idatzi zituen beste lan batzuetan bezala, giza nortasunean eta psikologian aztarrika ageri zaigu Zweig nobela labur honetan ere, maitasuna hartuta hemen aztergai, haren esanetan ardoa bezala baita, gozagarri batzuentzat eta galgarri beste batzuentzat.

Ez dugu hau euskarara ekarritako Stefan Zweig-en lehenbiziko nobela. Orain zazpi urte, 1999an, Xake nobela argitaratu zuen Alberdania argitaletxeak, Xabier Mendiguren Bereziartuk itzulita. Oraingo hau, lehenago esan dugunez, Edorta Mataukok itzuli du, alemanetik zuzenean. Aurretik ere itzuliak ditu Mataukok beste bi literatura-lan; hain zuzen ere, Harry Crews-en Autoa (1993) eta Joseph Roth-en Leviatana (1998), biak ere Susa argitaletxearekin argitara emanak. Zweig-en Emakume ezezagun baten gutuna itzultzen arabarrak taxuzko lana egin duela esan beharra dago, eta liburuak, bere laburrean, bazuen zailtasunik: hizkera preziosista xamarra, tratamenduekiko gorabeherak (alemanezko Du eta Sie nola eman)… Azkenean, ordea, Igelaren Literatura Sailerako beste ale eder bat gehiago izan da emaitza.

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak