kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Ezkatak / Leire Bilbao / Susa, 2006

Itsasoa eta ispilua Javier Rojo / El Correo, 2006-04-12

Leire Bilbaok poesiaren alorrean eskaintzen duen lehen emaitza da “Ezkatak” izeneko liburu hau. Poesia da, eta generoari askotan eskatzen zaion bezala, hasiera batean lirikaren ohiko bideetatik abiatzen dira poema hauek, poetarekin identifika daitekeen “ni” eta zehaztu gabea den “zu” batzuen arteko elkarrizketa moduko batean gauzatuak. Edonola ere, poesiaren subjektuok inposatzen dituzten mugak gainditzen saiatzen da idazlea, eta hasierako poemetan ia erabateko den jokaera hori motelduko da liburuan aurrera egin ahala, beste pertsona batzuk ere subjektu poetikoen esparruan sartuta. Badirudi poema liburu honetan irudi batzuk klabeak direla, adibidez, itsasoarekin zerikusia daukatenak, idazlearen jatorria kontuan hartuta erraz ulertzekoa dena. Dena dela, irudi klabe horien artean inportanteena ispiluarena iruditu zait, liburuan zehar agertzen diren planteamenduak irudi horretan laburbilduta agertzen baitira. Irudi honen bidez identitatearen gaia agertzen zaigula esan daiteke, izatearen eta itxuraren arteko lehia zaharra berrituta. Izan ere, idazlea batzuetan poeta moduan ez ezik, pertsona moduan ere bere tokia bilatzen ari dela ematen baitu.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak