kritiken hemeroteka

8.318 kritika

« | »

Lur bat zure minari / Jose Luis Otamendi / Susa, 1995

Lur bat zure minari Urtzi Urrutikoetxea / Euskaldunon Egunkaria, 2002-01-03

Sei urte baino ez dira Jose Luis Otamendik bere poema liburuetan bostgarrena argitara eman zuela, eta garai batean akorduan gelditzeko denbora laburra bazen, egun badirudi gogotik inarrosteko hilabetea ere nahikoa dela. Euskal poetetan poetenatakoa (prosan egindako inkurtsio bakana bikaina osatuagatik), bere lanik helduentzat aurkezten digu liburua, eta irakurtzeko gozatua da.

Baliteke ez ezagutzea Lur bat zure minari-ko berba guztiak, baina ez dira arrotzak. Gauza ezberdinak baitira bata eta bestea. Zure eta nire lurrean dabil Otamendi, gure geografia da abiapuntu eta helmuga. Eta horrek hemen komunitatea bizi eta bakoitzaren klabeak ulertzera garamatza. Minak unibertsalak eta pertsonalak dira, gordin agertuta ere, maitasun bat dakarte, edo kariñoa, nola amesgaiztoetan burusia atontzea eta bekokian muin ematea.

Ez da hartu eta amaitu artean irakurtzekoa, 66 orrialdeko bere mehean. Gurean kafe bat eta gero beste bat behar dugulako, eta sinetsi ahal izateko behin eta berriz begiratu, kalea bere horretan egoteko. Biluztu egiten dizkigu Otamendik sentimenduak. Gehienak esaldi luzez, sakon; amaitu ostean eten eta gelditu zaigun zaporea benetakoa ote den jakiteko berriz irakurtzekoak. Eta gero utzi eta amata argia edo hurrengoari ekin, baina berriz ere hutsetik. Eta noizbait, azken poema leiduta, apalen batean uzteko tenorea dela, hurbil gorde, hautsak lohitzen ez dituztenen artean, ganbarako altxor mortuetatik urrun. Ez dakizu-eta noiz helduko dituzun atzera orrialdeok, nik orain bezala.

Azken kritikak

Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lanbroa
Pello Lizarralde

Irati Majuelo

Lanbroa
Pello Lizarralde

Ibon Egaña

Txoria hodei artean
Urtzi Urkizu

Jon Martin-Etxebeste

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien
Irene Sola

Jon Jimenez

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak