« Gorputza eta ahotsa | Lur bat zure minari »
SPrako tranbia / Unai Elorriaga / Elkar, 2001
Bizitzako azken zirrara Ana Urkiza / Idatz & Mintz, 2002
Batzuek, SPrako tranbia eleberriak ez duela argumenturik esan dute; eta beste batzuek, ostera, eromen prozesu bat kontatzen duela. Nik, ordea, eleberrian bertan behin eta berriz aipatzen den “tranbia” dela uste dut liburua, leku batetik bestera garamatzana (nahiz eta nondik norako hori argi ez dagoen, hasieran bederen), eta ez nuke argumentuan edo geltoki jakin batean parada egingo. Ez baitut uste hori denik ez liburuaren eta ez egilearen helburua.
Niri, pertsonalki, Unai Elorriagak lan bikain honekin, zenbait gauza esan edo helarazi dizkit, liburua bukatzean definitibotzat jo ditudanak, Mariak bere bizitzan izan nahi duen azken zirrararen antzekoa.
Lehenik eta behin, SPrako tranbia eleberriak gogoratzearen eta amets egitearen arteko harremanaz hitz egin dit. Ekintza bertsuak direla argitu dit. Badirudi, ametsak beti aurrerantz begira egiten ditugula, lortu nahi eta ezin ditugun horien artean kokatzen ditugula gure desirarik amestuenak. Eta gogoratzea, ostera, atzean utzitako eta berriro berreskuratuko ez ditugunen arteko naufragoak erreskatatzea bezalakoa dela. Gogoratu, ostera, gure prisma pertsonalaz gogoratzen dugu. Bizitakoak, bizi ustekoak eta gogoratu nahi ditugunak, nobelatu egiten ditugu eta ametsen pare jarri, guzti horrek, bizitzen laguntzen eta irakasten digularik.
Bigarrenik, errealitateaz eta misterioaz hitz egin dit Unai Elorriagak. Literatura, errealitatea ulertzeko tresna bat da (beste batzuen artean) egilearen ustetan. Bai irakurketaren bai idazketaren ikuspuntutik begiratuta. Baina zenbat eta gehiago irakurri, zenbat eta gehiago idatzi, are eta misterio gutxiago dauka bizitzak. Are eta gatz gutxiago. Are eta errealagoa da. Eta hain zuzen ere, SPrako tranbia eleberriko pertsonaia nagusiek (Lucas, Maria eta Markosek) idatzi egiten dote. Eta irakurlea, errealitateaz ohartzen doa, eleberriko pertsonaien errealitateaz eta gordetzen dituzten misterioez, eta batez ere, eta konturatu gabe, bere errealitate propioaz.
Baina guzti honetaz idazleak ez digu zuzenean hitz egiten. Jolastu egiten du irakurlearekin, jolastu pertsonaiekin, eta baita literaturarekin berarekin ere. Aipatzen dituen Kafka, Rulfo, Joyce, Proust eta Borges idazleez eta hauengandik hartu dituen mundu ikuskera eta literatur estiloez gain, nik hartu diot B. Vanderbeke edo R. Queneau-ren azken joeren antzik ere, zeinetan, metaliteratura eginik, idaztearen zergaitiaz galdetzen duen egileak, irakurleak jar diezaion idazlearen begi dispertso eta burlatiari ordena.
Zaharrek, bizitza eta baita heriotza ere, datorren bezala hartzen dutela esan nahi izan digu Unai Elorriagak eleberri honetan. Beharbada, mezurik garbi edo zuzenena, denetan. Eta harrigarria da, heriotza edo gaixotasun prozesu oro baino dramatikoagotzat beste ezer aipatzeko gai ez garen garaiotan, nola txertatzen dituen egileak, denboraren markak galduta eta logikaren arauak apurtuta, irakurleok oro, era batera edo bestera, bizitzan zehar pentsatuz edo hausnartuz goazen gauzak. Gauza edo ideia txikiak zein handiak, azalekoak zein sakonak… denek baitute leku eleberri honetan. Berriro beraz, irakurlearen barnea egiten du protagonista SPrako tranbia eleberriak.
Lucas-ek, badoan edo badoakion errealitatearen puskak jasotzen ditu eta iraganarekin lotzen, bere egunerokotasunaren euskarri direlarik aipatu loturok. Unai Elorriagak pasarte laburrez josi digu liburua. Elkarren artean, egitura eta estilo aldetiko lotura bat duten pasarteen bidez. Lotura hauek, bai narrazioak aurrera egin dezan, eta bai Lucas-en pentsamendu “eroa” harilkatzeko beharrezkoak direlarik. Lucasen pentsamendu distortsionatuak erokeriatzat bar ditzake momentu jakin batean irakurleak, baina argi ikusten du baila, logika (surrealista bada ere) bat badaukala harilkatze horrek. Badutela, alegia, pasarte ezberdinek, halako jarraipen eta progresio ildo bat.
Unai Elorriagak, izenbururik gabeko tituluak eta azpi-atal finkoak erabiliko ditu irakurleak pertsonaia baten begitik eta bizitzatik bestearengana jauzi egin dezan, eta barne egituraketa izan dadin jauzialdi bakoitzerako prestatuko duen tranpolina.
Forma eta edukiaren arteko ezkontza ausarta
Mariaren ipuinak barne-bidaiak edo barne-proiekzioak dira. Lucas-en ariketak barne-bakarrizketak. Eta idazlea deskribapenetan oinarritzen da pertsonaien joanetorriak azaltzeko. Kontzientzia eta oroimenaren artean ordena jarri nahi dute Elorriagaren personaiek, baina idazleak ez die lagunduko. Irakurleak osatzen ditu deskribapenok, egileak emandako inpresioen bidez, erabilitako irudi bisual, sentsorial eta poetikoei esker. Deskribapen berriak dira Elorriagarenak, eleberria bera bezala, moderna, eta egitura zirkular txikien bidez, pertsonaien sentimenduak eta bizipenak ditu oinarri idazleak, irakurlea harrapatzeko.
Detaile txikiek osatzen date SPrako tranbia eleberriko pertsonaien mundua. Baita irakurlearena ere, pentsatzen jartzen hada. Eta telebista oso tresna errekurrentea izango du egileak pertsonaien etxean. Telebistak harrapatzen baititu, gaur egungo albisteak oro: ametsak batez ere, eta baita oroitzapenak. Baina telebistak esan ahalak esanda ere, amers egin eta gogoratu ondoren, bizitza aurrera doa, eta Lucas, Markos eta Mariak argi uzten digute, bakoitzak bere bizitza daukala eta baita erritmoa ere.
Nor dago, boda, erotuta? Horixe da Lucas-ek, baxutik bada ere, galdetzen duena. Horixe, hain zuzen ere, irakurleak erantzun beharrekoa. Bizitza honetako pertsonaia orok nahasten ditu bere errealitateak. Kanpotik jasotzen duen informazioak nahasten du, eta kanpokoek, hain zuzen ere, pentsatu obi dute, barrualdetik herdoiltzen direla zaharrak, barrualdetik hondatzen direla buruak…
Unai Elorriaga, liburu honekin, bizitzan inportantea zer den esatera datorkigu. Egungo gizartea kritikatzera. Eta horretarako, burua galduta duela iruditzen zaigun pertsonaia hunkigarri bat dakarkigu bere eleberriaren orrietara.
Bere gordinean, umoretsua da eleberria, baita ironikoa ere. Eta idazleak darabilen idazkera poetiko eta aldi berean sentsualak, gaien garraztasuna emetzen laguntzen du. Kontu handiz idatzitako liburua da SPrako tranbia. Maitasunez. Maitasuna bera ere, beste enbor-gai bat dugularik liburuan.
Esku artean dugun eleberri hau sorpresa kaxa handi bat da: bai estiloari dagokionean, bai sintaxiari zein edukien tratamenduari dagokionean. Pertsonaiak ere, ez ohikoak dira. Adin nagusikoak izateaz gain, nolabait oraindik tabuak diren ideiak azpimarratzen dituzte. Areago oraindik. Gai horien inguruan gozatu egiten dute. Barre egiten dute. Eta bizitzaren gordina itzultzen date. Unibertso berri bat eraikitzen digute, atalez atal. Unibertso berria iraultzen digute.
SPrako tranbia bidaia bat da. Bidaia bat garraiobide ezberdinetan zehar (tranbia, kotxea, trena, bizikleta…), bidaia paisaian eta abentura zentzuaren barrena (Shisha Pangma), eta bidaia, batez ere, norbere egunaren bi zatietara: argia eta iluna, hau da, gauzak egiteko eta gogoratzeko geldiunera.
Erritmo biziz, elkarrizketa zorrotz, eta idazkera berri, fresko eta jostari batez, Unai Elorriagak bizitza eta literatura jolas bihurtu dizkigu. Bizitzaren alderik onenak nabarmendu dizkigu, beharbada, txarrenak edo izkutukoenak azalduz. Bizitza, munduko gauzarik ederrena bilakatu digu, ia-ia, nahi gabe irakurlearen irudiz.
Unai Elorriagak, orain arteko kanon literarioak apurtuz, bizitza baikortasunez hartzeko gonbita egin digu, eta literatura tresnatzatedo jolastzat hartuta, imajinatzeko proposamena.
Gai izango ote gara, bada, irakurleak, Unaik nahi eta proposatu bezala jolasten eta gozatzen ikasteko. Hona hemen, baita, bere literatura herriaren erronka.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres