« Mikroklimak | Itzalaren argia »
Bitartean heldu eskutik / Kirmen Uribe / Susa, 2001
Gorputza eta ahotsa Jon Kortazar / El País, 2001-12-31
Ez dira aro onak lirikarako. Ez dira aro onak, poeta baten, Kirmen Uriberen aurkezpenean, poeta baino lehen gidoilara dela esaten zaigunean. Ez dakit nolako gidoilaria den Uribe, baina damu dut euskaraz aurten —agian urte batzuetan— argitaratu den libururik ederrenetako egileari poeta deitu ordez, gidoilari deitzen zaionean. Bitartean heldu eskutik, poema liburuaz gain, fenomeno soziala ere bihurtu da, Bar Puerto ikustaldiari esker. Idazleak, lehenik, liburu honetako zenbait testurekin egindako ikuskizuna egin zuen, gerora kantarien proiektu bihurtu zena. Bitartean heldu eskutik estetika berri bat agertzera dator, gorputzarekin oso lotua. Gorputza eta hitza bilduz, Kirmen Uribek zazpi atal nagusiko eszenatoki berezia egin du: gorputza, memoria, sexua, besteak eta ni multiplikatua, hizkuntzaren mugak, literaturaren eta artearen arteko elkarrizketa, bizitza.
Luze mintzatzekoa den liburu honetan aipamen bi egin nahi nituzke: literatura eta artearen elkarrizketaz eta ahotsetaz. Ezagun da literatura eta arteen arteko-elkarrizketa luzea izan dela. Idazle batzuk pinturarekin edo zinemarekin lotzen dute poesia: Uribe arte modernoarekin lotzen ahalegintzen dela esango nuke eta horren barnean gorputza presente den moldeekin. Horrek eratzen du hizkera: gorputzaren metonimia nagusia da izenburutik hasita.
Eta ahotsak. Ahots bi ditugu, batetik poetarena, gu handiputza ahaztu eta ni ñimiño baina gartsu batetik hitz egiten duena, nagusia. Bestetik, pertsonaienak eta baita inguruan diren poetenak. Etorkinak gehienak; irakurraldi berrietan agertzen zirenak. Denek baina adieraziz haragia gu osoaren zati nagusia dela. Gogo izango gara, baina haragiak ere adierazten du gure gogoa.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez