« Lur bat zure minari | Hiri mosaikoa »
Gure artean / Koldo Mitxelena / Alberdania, 2001
Eredua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-01-05
Koldo Mitxelena, denboraren poderioz, denboraren joan-etorri ekidizinaren kausa, izen ez ezik, irudi enblematiko ere bihurtua zaigu, eta pozgarria da, niretzat behintzat, izan ere, Arestiren garaitik, ez zegoen halako adostasunik euskal (eta erdal) munduan gizon baten merituak goraipatzerakoan. Batekoak eta bestekoak, egunez egun elkarri irainka eta xaxaka aritzen badira ere, hala ere atseden harturik Koldo Mitxelena ekartzen dute hizpidera eta eztabaida handirik gabe erabakitzen euskal kulturan gizon paregabea izan zela, jakina dena bestalde, irakurri duenarentzat noski, oraindik askok eta askok ez baitute haren letrarik batere irakurri, baina lotsakizun den zer horrek ez die ahoa isilarazten, aitzitik, ezjakintasunak mihiari galga jarri beharrean, azkargailu ematen dio, abiatuz gero, geldi ez dadin. Horretaz gain, gure herri honen giro politikoa aipatzen denean ere, Koldo Mitxelenaren izena ere ateratzen da gailen, gailur bidean.
Alberdania argitaletxeak kalera atera duen liburu honek, gazteleraz kalean den bestearen liburu bikia, edo liburukia, nahi duzuen bezala, Koldo Mitxelenak bere bizitzan argitaratu zituen artikulu, iruzkin eta iritzien bilduma da. Gaika dago sailkatuta, behar den gisa, noski, eta gehienak literaturaren ingurukoak dira, euskal eta erdal, eta literatura mundutarraren inguruan, nahiz badiren zenbait testu euskara batuari buruz —langintza horretan zordun gatzaizkio—, eta zinemari buruz idatzitakoak ere badira, zinemazale porrokatua omen zen eta. Gizon sutsua izanik, erraz pizten omen zen eta eztabaidan hasten. Azkenekoa ez da berez txar edo kaltegarri, eta nago gure kulturaren ahulezietako bat eztabaidarako (kultur eztabaidarako) dugun gogo ezean oinarritzen dela: Nahiago dugu elkarri hitzik ez trukatu, eztabaidan hasi baino. Horrelakoxeak gara. Liburuak Anjel Lertxundiren hitzaurrea dakar “Leiala asmoz eta jakitez” izenburukoa; interesgarria oso. Anjel Lertxundi izan da liburua taxutu duena, oker ez banago.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi