« Gazte ohien noraeza | Ondo bildutako gai anitzen bilduma »
Sartu, korrontea dabil / Ixiar Rozas / Erein, 2001
Hiri mosaikoa Javier Rojo / El Correo, 2002-01-09
Azken urte hauetan euskal literaturan agertu diren izenik interesgarrienen artean, dudarik gabe, Ixiar Rozas dugu. “Sartu, korrontea dabil” izena du bere azken literatur lanak, eleberria edota elkarri lotuta dauden istorioen bilduma izan daitekeen liburuak.
Bertan hirian (Paris, baina beste edozein izan liteke) galduta bezala dauden pertsonaia batzuk noraezean ibiltzen ikusten ditugu, elkar topatzen beraien artean harreman sotilak sortzen. Pertsonaia bakoitzak bere ahotsa du eta bakoitzarengandik abiatuta mundu oso bat ireki daitekeela sumatzen du irakurleak, nobela edo istoriko-bilduma honetan mundu oso horren zati txiki bat baino erakusten ez zaigun arren. Astotan irlak izango bailiran aurkeztuta daude pertsonaiak, bakoitza bere bakardadean isolatua, eta ezinezkoa zaie larruazala zeharkatzea lortuko lukeen komunikazioa sortzea. Mosaiko bat osatzen dute beraz, edo liburuan erabiltzen den hitzarekin esateko, puzzle bat, trenean abiapuntua eta trenean amairea duen istorio sarea. Izan ere, pertsonaia guztiak hirian aurkitzen badira ere, badirudi inor ez dela bertakoa, denak arrotz direla bere munduan. Merezimendu handiko testua dugu liburu hau, idaztea berezko duen idazle baten eskutik sortua.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez