kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Larunbatak / Jon Arretxe / Elkar, 2001

Gazte ohien noraeza Jose Luis Padron / Zabalik, 2002-01-05

Jon Arretxek, Larunbatak bere nobela berrian, gaztetasunaren betiko mitoa planteatzen du. Trilogiaren burutzapena den horretan, idazleak, pertsonaia talde batek, betikotasun nahiaren obsesioak jota, bizimoduz eta bizitzarekiko jarreraz aldatzeko dituen arazoak deskribatzen ditu.

Horrela, bada, Ostegunak eta Ostiralak lan arrakastatsuekin hasi zuen trilogiari amaiera ematea deliberatu du Arretxek. Eta aurreko bi lanen ildotik datorkigu hirugarrena ere, gure gizartearen egunerokotasuna lotsagabea eta askotan gordina ere den umoreaz agertua.

Esperimentua baino ez zen lehen ideia hartatik, denboraren iragaite etengabearen aurrean, gizakiaren jarrera nolakoa izan daitekeenaren isla garbia bihurtu da. Ostegunakek unibertsitate ikasle taldetxo baten gorabeherak dakarzkigu. Gero, Ostiralak gizontzen-edo eta lan bila hasten den ikasle ohien inguruko ipuin bilduma da. Eta azken honek adinean gora egin baina bizitzaren errealitateari aurre egiten ez dakien lagun taldearen nondik norako lotsagarriak jaso ditu.

Horrela agertzen dizkigu Arretxek gazte izateari utzi nahi ez dioten pertsonaiak, aurreko garai eta bizimoduetara erabat atxikiturik oraindik: ikasle urteak, ikasle gisa pisuan bizimodua eginez, gaupasaz gaupasa, eta abar, ondorioz, jada berena ez den mundu bati modu patetikoz aurre eginez. Hori guztia, aurreko bi nobeletan aipagarri egin den bere umore beltzez landua. Ildo beretik, baina pertsonaia berri baten ikuspegitik azaltzen du oraingoan, Txo izeneko txakurraren ikuspuntu ironikoaz hain zuzen.

Irudikatu dituen pertsonaiekin bat egiten duela esan du Jon Arretxek: “Konpromisoak eta korapiloak atsegin ez dituen pertsona naiz, eta neu ere pisu konpartitu batean bizi naiz”. Modu horretara ezagutu zuen Arretxek, gerora Larunbatak liburuko narratzaile bihurtuko zen txakurra, hain bizimodu eroa daramaten bizilagunak, nola ikusiko zituen animalia gizajoak jakiteko gogoz.

Jon Arretxe (Basauri, 1963) euskal filologian doktorea da, eta honako ipuin bildumen egilea: Ostegunak, Ostiralak eta Zazpi kolore. Tubabu eta Tuparen seme-alabak bidai kronikak idatzi ditu; eta Urrezko triangelua, Oroituz eta argitaratu berri duen Larunbatak nobelak.

Hilabete eta erdi Iran eta Turkiako lurraldeetan eman ondoren, bertan izandako bizipenei liburu berri baten bitartez ahotsa emateko gogoz etorri berri da Arretxe.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak