« “Haur besoetakoa” edo Theresaren izena | Haur besoetakoa »
Fantasiazko ipuinak / Ruben Dario (Lukas Dorronsoro) / Baroja, 1987
Fantasiazko ipuinak Mikel Mendizabal / Argia, 1987-05-31
Argitaletxe bakoitzak bere “estilo” edo ezaugarriak dituela jakina dugu eta ezin ukatu argitaletxe bitxi honen berezitasuna, oraingo honetan eskeintzen ditugun bi liburuetan ikus daiteken bezalaxe.
Baroja Argitaletxearen ezaugarri nabarienetako bat gure hizkuntzan obra klasikoak argitaratzea da. Eta ezaugarri hauek ez dira bakarrik ateratzen dituzten liburutan nabarmentzen, ematen dioten ikuspegia, formatoa, gaietan etabar baizik. Lan kementsua egiten dute ba argitaletxea honetakoak, ez dutelako helburu bakarra modan dauden liburuak argitaratzea; hori bai, norbait galdetu dezake ea jendeak gustokoak dituen ala ez liburu mota horiek, baina tira, hori jendeak erabakiko du.
Oraingo honetan Ruben Dario nikaraguarraren ipuin liburu bat eskeintzen digute; “Ipuin fantastikoak” tituluak berak esaten duen bezalaxe. Gaiak ez badute ezer ikusi beharrik batak bestearekin, badituzte ezaugarri berdintsuak beraien artean, estiloa dela, gertatzen diren gauzak, bukaerak… Honela, umezurtz desgraziatu bati bere ama nola agertzen zaion ipuin bukaera bat dugu, Bibliako pertsonaia ezberdinen eztabaidak (euskaldun bat ere aipatzen du apaiz fanatiko bat dena), oihan liluragarri batetik bidaia etabar. Hori bai gehienetan luxuz eta handitasunez beterik eta bukaera “fantastiko” batez eginak.
Autorea misterio kutsua denbora guztian mantentzen saiatzen da, hunkipena ipuin bukaera gehienetan bezalaxe; ez dakiguna ea lortzen duen ala ez, baina hori bai bere formak oso landuak daude, poetikoak izanik kasu askotan.
Itzulpena Lukas Dorronsorok egin du, oso modu zehatzean ipuinen ezaugarriak jarraituz.
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza
Esker onak
Delphine De Vigan
Maialen Sobrino Lopez
Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona
Amaia Alvarez Uria
Jai-Alai
Gaizka Arostegi
Jon Agirre
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Mikel Asurmendi