« Ta marbuta | Ametsetan galduta »
Jende ona nekez da aurkitzen / Flannery O'Connor (Mikel Azurmendi) / Baroja, 1985
Jende ona nekez da aurkitzen Iñaki Camino / Argia, 1986-01-12
Idazle amerikarra itzuli digu Mikel Azurmendik oraingoan aitzineko Baroja argitaletxean. Errealidadea narratzerakoan darabilen ironiagatik eta sortzen dituen egoera eta ixtant farregarriengatik dugu ezaguna Flannery.
Argitarazio honetan, “Jende ona nekez da aurkitzen” narrazioarekin batera, “Agian zeure bizitza da salbatzen ari zarena” dakar. Bata nahiz bestea giro amerikar ezagun horietakoan kokatzen ditu. Aurrenekoan, heriotzeak duen garrantzia hutsala izan daitekeela erakusten digu O’Connor-ek. Atlantako famelia bat oporretara joatekotan da, eta Florida aldera abiatzen dira txangoan. Bide erdian, amonaren apeta batengatik, kamio txigor batean sartzen dira eta ezezagun batzurekin topo egin. Ezezaguna forajido beldurgarri eta bihotzik gabea dugu. Harrezkero gertatzen direnak O’Connor-en estilo berezikoak ditugu. Bigarren ipuia iruzur baten historia da. Trenbideetako enplegatu besamotx batek ama eta alabari zurikeria bitartez iruzur egiten die hauen automobilaz jabetzeko. Hau nola bestea, motzak dira biak, entretenigarriak.
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres