« Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak | Lehen Urbian »
Ametsetan galduta / Xabier Gereño / Xabier Gereño, 1985
Ametsetan galduta Iñaki Camino / Argia, 1986-01-19
Xabier Gereño asko idazten duen idazlea da, luma azkarrekoa, folioak barra barra betetzen dituena, urte betean hiru eta lau nobela aise egin ditzakeena. Aurten ere lau bat nobela eraman ditu Durangora, eta horien artean hemen aipatzen dugun “Ametsetan galduta”. Besteetan bezala, oroit “Andereño”z esate batera, pertsonaia traumaduna hautatu du. Bilboko Las Cortes auzoan bizi den mutikoa dugu, oizarteak ezarritako legeei muzin egiten diena, faltsukeriaz leporaino dagoena. Halabeharrak auzo hori uztera darama, goi mailako jendartean ibiltzeko, eta hor hasiko dira beretzat estuasunak. Emakume dotoreak, sexua, hilketak, Miarritzeko hondartza inguruan gauerdiko larrujotzeak e.a. Yankiek telebistan eskeintzen dizkiguten film takillero horietako batetik ateratako nobela ematen du. Poliziaren buruzagia adibidez, besteen gaitzagatik errukitzen den horietakoa da.
Nobelan barrena, gizartearen konbentzionalismo antzuak agertzen dira kritikaturik, pertsonaia nagusia ere hauen kritika egiten ari baita denbora guztian, berak ere kontraesan eta zalantza handiak dauzkan arren. Narrazioari dagokionez, arina dela esan daiteke. Autoreak ematen dituen argibideak, adibidez, luzeegiak dira, narrazioaren hariak eman behar ligukeen informazioa egileak berak ematen digu. Alde horretatik ez zait aski landua iruditzen, pertsonaiak ere ez daude landuak karakterizazioaren aldetik, berariaz, giza-mixeriaren ezaugarritzat ipintzen baititu Gereñok. Badira hainbat pasarte sinesteko zail direnak.
Goi mailako nobela iruditu ez bazait ere, orain artean Gereñok egin dituen lanen aldean positiboa iruditu zait, aspertzeko betarik ez bait du ematen gizartearen kritika egiten duen nobela honek.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi