« Bileterik gabe | Itzaleko errainua »
Lehen Urbian / J.B. Etxarren-Lohigorri / Elkar, 1986
Lehen Urbian Iñaki Camino / Argia, 1986-01-26
Duela mende bateko Baxenafarroako bizimoduaren berri emari nahi digu elaberri honek. Etxarren-Lohigorri lehen ere Joanes Huarte Donibanekoaren bizikizunak eta ideiak galanki aztertu zituena dugu.
Urbia herri ttipia dugu. Bertara Venezuelan ezkondutako senar-ematee gaztea doa bizitzera. Nobela guztia famelia honen ingurukoen eta beren zorion eta atsekabeen bilduma da. Zaharrak hil ahala, belaunaldi gazteak datoz etxeari eustera. Kostunbrismoaren bidetik, moral ezagun baten apologian, Frantzia nahiz Espainia zartatu zituzten hiru gerlen herri ematen digu idazleak.
Nobela nahiko luzea, mende honetan hainbat aldezle lortu dituen “navarro-labourdin” literarioan emana, euskara arras fresko eta aberatsean. Baxenabarreko lehengo eta mende honen hasierako ohiturak, jaiak, bozak, liskarrak, artazuriketak, auzolanak, apezen garrantzia, eskola e.a. Pertsonaiak nahi duen gisan darabiltza idazleak, sobran dauzkala eta adinez aurreratu direla erizten dionean, hil egiten dira hauek.
Tradizioaren sareetan kokatua, gertaerak nahi adina dauzkana, bukaera gabeko horietakoa, bederatzirehun orrialdeetaraino luza litekeena, hain baitira autonomoak gertaerak. Bada bertan zer ikasia.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez