« Behin bitan | Eros, Eros… »
Ta marbuta. Jerusalemen gertatua / Xabier Kintana / Elkar, 1984
Ta marbuta Martin P. Egozkue / Pamiela, 1986-01
Jende gehien loak hartzen ez duenean, ardiak zenbatzeari ekiten dio, edo, hobe beharrean, pilulak hartzeari. Zenbaitek, ordea, polizi eleberriak idazteari antza, Kintanak tartean. Kintanaz mintzo izatea denbora alferrikaltzea besterik ez litzatekeenez, bere azkenengo nobelaz (?) arituko naiz soilik.
Irakurle zuhurrak seguraski hatzeman duenez, galdera ikurra ez da huts tipografiko bat izan, edo bestela har beza liburua eta irakurri ondoren —adorerik baleuka— aditzera eman biezagu bere iritzia. Euskal letretako mundu estu hau mafia ttipi baten arauen esanetara mugitzen bide da, eta nolabait beldur gara idazkideak kritikaren akuiluaz astintzeko.
Badirudi denok —salbuespen ohoragarriak badira ere— inork ere ez izenpetutako isiltasun itun baten menean gabiltzala, noizbait lotsa garen arren lagun lausengarien gezur koipetsuak irakurtzean. Zer esan zuen, bada, Camino jaunak Argia-n “Ta Marbuta” aipatu zuenean? Penagarria benetan gorde zitzala entzute handiko argitaletxeek ez bermatutako liburuekin erakutsi ohi dituen agin zorrotzak.
Baina adarretatik aldenduz goazen harira. Denok ezagutua da X. Kintanak euskararen alde egin duena ez dela makala. Hara ere, bada garaia onar ditzagun geure akatsak eta mugak, baita, aldi berean, erdi-jainkoei dagozkien aldareetatik jaitsi gaitezen ere.
Hiztegigintzak eta literaturak —hala nola azken honek eta gramatikagintzak— zerikusirik ez dutela aldarrikatzeak ez digu minik eman beharrik. Honetaz konturatzeko “Elsa Scheelen” eta Heinrick Boll-en edozein nobela irakurtzea besterik ez dago.
“Ta marbuta” nobela bat dela esateak gehiegikeria hutsa lirudike, zenbait puntu ñimiñotan nobelekin bat badator ere. Israel-eko bidai agentzia baten liburuxka agian, edo, gehienera jota, Sionismoaren apologia, zenbait sasiliteraturgile amerikarrek egin dituztenaren arabera.
Gaur egun ezerk ez du jadanik jendea parregarri uzteko ahalmenik, dirudienez; bestela arras ulergaitz zitzaigukeen liburuan agertutako amodiozko elkarrizketa batzuk (imajina itzazue amoranteen solasak non eta tartekatzen baitira aintzinako izkribuetatik jasotako salmo-zatiak, pikuezin dihardutela, hain zuzen ere) eta egileak berak azpimarratutako iruzkin ergelak zeinek parre mingots eta amorru bizia, biak batera sortarazten dituzten irakurleengan.
Baina hor dugu liburua, ezagunak zaizkigun marrazkiez apainduta (Nola ahantzi Elkar-ekoek Sarrionandiaren “Narrazioak” izeneko liburuaren argitalpena paratzen zutenei esandakoa, hots, sail honetan ez zirela irudiak onartzen?), bata bestearen atzetik, Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko sari guztiak jasoaz (Alajaina! zein eta kritikarena azkena). Badirudi basamortuan, garduak lore ederrak direla.
Bizi propioa bereganatuz elezaharretako mamutzarren antzera dabilkigu Euskal literaturaren mundu urri honetan, euskaldun berriek irakurtzeko dituzten apeta apurrak behin eta betikotz zapuztuz.
Gauzatxo bat, amaitzeko: bil dezagun, berandu baino lehen, diru puxka bat lagunen artean, Kintanarentzako lo-erazle batzuk erostekotan.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza