« Desiren gainean | Ametsezko herria »
Xake nobela / Stefan Zweig (Xabier Mendiguren Bereziartu) / Alberdania, 1999
Buztina zirimolaren aurka Markos Zapiain / Euskaldunon Egunkaria, 2000-06-17
Guztia dago abian Xake nobela-n hasieratik beretik: itsasontzian doaz Europatik datozen protagonistak, New Yorketik Buenos Aires eta Riora, Zweigek berak naziengandik ihesi egin behar izan zuen bezala. Hain zuzen ere, Brasilen emaztearekin batera bere buruaz beste egin baino lehen idatzi zuen azken fikzio obra amaitua duzu Xake nobela. Guztia abian, eta aldi berean bitara egituratua, xakean bezalaxe: mundu zaharretik mundu berrira doazela, Mirto Czentovic umezurtz txiro erdi pepelerdoa, xakerako dohain apartek munduko txapeldun izatera goititua, eta B. sendi gizon aberats jantzi bezain argia, halabeharrak elkartu egin ditu xake partida gogoangarria jokatzera, narratzailea —giza arimako bitxitasun eta hondo zurrunbilotsuen ehiztaria, Zweig bera bezala— lekuko dutela.
Baina xakea ez da joko hutsa, gudua baizik, eta bakea, bizitza bera eta mundua, edo hizkuntza, osagai mugatuekin unibertso bizi amaigabeak eraikitzeko gai, jatorri ezezaguneko bezain jainkotiar, harribitxi eta ispilu logiko, etiko nahiz ontologiko. Hirurogeita lau laukitxoek maitasuna, gorrotoa, heroitasuna, bekaitza, eskuzabaltasuna, jelosia, barkamena, distira eta eromena ikusi izan dituzte sarritan. Zientzia da xakea, baina baita poesia ere, eta hiria, eta labirintoa.
Mirto Czentovic txikitandik nabarmendu da bere zozokeria dela eta. Kultura gabezia unibertsalekoa, inoiz ez da gai izan akatsik gabe deus idazteko, ezta ezer interesgarririk esateko ere. Mesfidatia, harroa, mutua, setatsua, jokatzekotan beti behar du xake taula aurrean, ez baitu irudimen izpirik ere. Ergelkeria orokor baten baitan, balirudike burmuinean xakeari dagokion eremua duela bakarrik bizirik, munduarenganako eta jendearenganako joera bertan behera utzi eta ahalmen oro xakeari eman balio bezalaxe; antzera dabil maitalea, maitea baino ez du gopari, eta tentel da bilakatzen.
Xakea eta tortura
Aitzitik, B.k hogeita bost urte baino gehiago daramatza xake taula bat ikusi gabe. Torturak bultzatu zuen xakera, nazien torturak. Baina ez kontzentrazio esparruetan pilatuek jasan behar izan zuten gorputzaren hildura, batzik Gestapok informazioa edo dirua erauzteko zenbait jende berezirekin erabilirikoa, Rothschild baroiarekin adibidez: hermetikoki itxitako hotel gela epel batean bakartu eta liburuak, arkatzak, solasa, labana, erlojua, zigarroa, galarazi. Ezerk ez baitio giza arimari ezerezak bezainbeste erasaten, berehala eldarnio bilakatzen diren gogoetekin bakarrik uztea. Kontzentrazio esparruetako odola, oinazea eta heriotza faltan edukitzera iristen da B., ezin baitu bere buruaz beste egin.
Nolanahi ere, halako batean itaunketak hasten dira, eta egun batean B. jaunak, tortura gelara itzuli aurretik, liburu bat lapurtzen du, berak nahi bezala Homero edo Goetherena izan beharrean, xake maisuen partidak jasotzen dituena. Etsipena, hortaz, hasieran. Baina, berehala, maisuen partidak oroimenean bildu eta errepikatzen hasten da. Ondoren, bera hasten da bere buruaren aurka jokatzen, irudimenezko taulan ezinbestean, Czentovicentzat ezinezkoa, bera bilakatzen da aldi berean zuri eta beltz, on nahiz gaizto, bere baitan erdibitua, garunak nahastu arte. Hilabeteetan zehar jokatu baino ez du egiten, amorruz, esna zein ametsetan, bere bi nietako bakoitzak bestea menderatzeko irrikaz.
Ebatsi liburuak, beraz, hasiera batean bakardadearen itomena arintzeko bide gisa hartua, erokerian du amiltzen, guztia baita munduan apika aldi berean zuri zein beltz, berri eta zahar, argi bezain ilun. Izaki bera izan dakiguke galbide eta salbamen. Zweigek uxatu egiten du inolaz ere kultura agintari eta eragileek, zein irakurle eskasek, liburuaz adierazten ohi duten ikuspuntu inozoa, badaki liburua arriskutsua dela, hondamena ekar dezakeela.
Ezetz asmatu xake partida ikaragarri hura nork irabazi zuen, atzeratuak ala torturatuak?
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres