« Nigan bizi dadin | HIESaren aurrean »
Desira izoztuak / Ana Urkiza / Elkarlanean, 2000
Desiren gainean Javier Rojo / El Correo, 2000-06-14
Liburuaren azalean esaten denez, Desira izoztuak Ana Urkizak idatzitako lehenengo liburua da. Narrazio liburu honetan kontatzen diren istorioak desiren inguruan aritzen dira. Honetaz ez dago inolako dudarik, bai izenburuan bai ipuinetan zehar hainbestetan agertzen den “desira” hitzak ez baitio bestelako interpretazioari lekurik uzten. Desiren kontu hau aho biko ezpata moduan aurkezten zaigu, bi aldeetatik zauritzen baitu. Desiraren izaeran frustrazioa dago, pertsonaiek ez daukatena baino ez baitute desiratzen, eta, jakina, inoiz desira betetzera helduz gero, betetze hutsak kentzen dio xarma osoa desiratutako objektuari. Ardatz honen inguruan eraiki dira liburuko ipuinak. Liburua, beraz, koherentea da oso. Azaleko itxuran, ordea, istorioek desberdinak izan nahi dute: batzuk, erromantikoak; bestetzuk, ironikoak; baten batek Yourcenar-en narrazio batzuen tonua gogora ekartzen du. Baina azpian daukaten euskarria bat bakarra izanik, azkenean istorio gehienak, nahitaez, oso antzekoak dira. Testua, bestaldetik, oso ondo dago idatzita, eta Urkizak idatzi duen lehenengo liburua izan arren, argi dago ez dela idazte-kontuetan idazle honek egiten duen lehenengo lana. Izan ere, honetan profesional trebea dela erakutsi du idazleak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi