« Desiren gainean | Ametsezko herria »
Bizitza atzeraka / Gudule (Mikel Garmendia) / Elkarlanean, 2000
HIESaren aurrean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-06-17
Anne Karali, Gudule, ezizenez ezaguna, Bruselan jaio zen 1945ean. Etorkinen familia batean sortua, gertutik ezagutu zuen meategietako mundua, le plain pays, Jacques Brelek kantatu zuen bezala: ikatza, esplotazioa, arrazakeria. Izan ere meatzariak poloniarrak eta italiarrak ziren gehienak. Hori guztia nobela eder batean islatu zuen: Mort d’un chien (Felipe Juaristik euskaratua, DDB, Bilbo, 1974). Liburu horretan bi mutilen arteko adiskidetasuna kontatzen du. Bata italiarra da: frantsesa, bestea. Italiarrek fama txarra dute herrian, “mangeur de chien” deitzen diete. Italiarra eta frantsesa oso adiskide dira elkarrekin, baina egun batez zakurra, frantsesarena, hilik agertzen da. Eta horrek ezinezkoa egingo du bien arteko harremana.
Gudul, arte-ikasketak egin ondoren, Ekialde Erdira joan zen kazetari, eta denboraldi haundia eman zuen han. Frantziara itzulirik, liburuak idazten hasi zen. Haren hitzez esanik: “nahiago du gazteentzat idatzi, helduentzat baino”. Hala ere, ukitzen dituen gaiak direla-eta, ezin esan helduak urruti dituenik begitik. Izan ere, ez ditu gai errazak maite, ez du idazten gustagarri izateko, eztabaidagarri izateko baino. Gure gizarte honetako izurriak zein diren gogoarazten digu etengabe: arrazakeria, intolerantzia, elkar ezin ikusia, zapaltasuna…
Bizitza atzeraka, Mikel Garmendiak euskaratua, ere halakoxea dugu. HIESak gure artean sortzen dituen erreakzioei buruz idazten du idazleak. Ageri-agerian uzten ditu gai horren aurrean gizarteak hartzen dituen jarrerak eta kontraesanak. Halako gaitz batek kanpora azalaratzen baititu askotan ezkutuan egon behar luketen iritziak. Jatorrizkoa ezagutzen ez badut ere, esan dezadan euskarazko testuak betetzen duela bere zeregina: ulerterraza da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi