« Buztina zirimolaren aurka | Memoriaren lanak »
Atlantidara biajia / Jokin Muñoz / Alberdania, 2000
Ametsezko herria Javier Rojo / El Correo, 2000-06-21
Bidaia liburuaren itxurapean datorkigu Jokin Muñoz-ek idatzitako Atlantidara biajia. Amonaren etxea bisitatzeko, narratzaileak Nafarroako hegoaldean zehar egiten du bide, Castejonera. Bidaia, bestaldetik, ironia puntu batekin, oinez egiten du, behinolako bidailariek bezala, paisaiak eta pertsonak hobeto deskribatzeko. Lau egun dirauen ibilaldi honen kronika dugu idazlana, eta desertuaren itxura daukan paisaia eta honen osagaia dirudien jendea deskribatu arren, kronika hau beste gauza batzuetarako abiapuntua da. Izan ere, liburuan Euskal Herriaz eta honen egoeraz mintzo da eta, batez ere, Nafarroako hegoalde honetan, batzuen ametsean baino existitzen ez duen Euskal Herri idealizatuaren eta benetakoaren artean dagoen aldeaz. Ze ondoriotara hel daiteke irakurlea interpretazioa gehiegi behartu gabe? Batzuek ikusi nahi ez badute ere, errealitatea oso kaskagogorra dela eta bere aurpegia aurkezten duela behin eta berriro, ametsaren eta errealitatearen arteko aldea begi bistan jarriz. Gauzak diren bezalakoak direnez, herri-ameslari horiek pentsatu beharko lukete ea jendeak ametsezko herri horretan sinesten duen. Itxura xume baten azpian hausnarketarako gonbitea luzatu digu idazleak liburu labur baina interesgarri honetan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro