« Ametsezko herria | Memoriaren bila »
Gutun amaigabea / Kepa Aulestia / Alberdania, 2000
Memoriaren lanak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-06-24
Sinzeritatea pekatu larria da gure artean; izan ere, gutako inork gutxik esaten du egia edo horren ezean pentsatzen duena, eta gutako hori politikaria bada ofizioz, are gutxiago. Kontua da hala gabiltzala munduan gezurrak egien ordez saldu nahian, egiaren prezioan alegia. Horregatik beragatik estimagarria da Kepa Aulestiaren saiakera hau. Idazleak (hemendik aurrera hala deituko diogu) barne-barnetik, tripetatik batzuetan, ateratako liburua plazaratu digu.
Gutun forma du, gutun amaigabea. Aitona zenari idatzitako gutun amaigabea. Hura bizi zelarik, hari esan ez zizkion kontuak esaten dizkio orain, hari buruzko duen memoria indartu nahian, haren irudia jarriz eredu gisa, gaur egungo zenbait gertakariri dagokienean. Tonua, oroimenaren ziztadaren eraginez apika, mindua da, hitsa, gogorra, malenkoniaz joa ere bai sarritan.
Gure gurasoek ez ziguten gezurrik esan, geu gara haiei gezur eta are gezur gehiago esan dizkiegunak. Gertatu ez zen historia bat kontatu diegu guk haiei, egiaren dotoreziaz kontatu ere. Hori da nire irudiz liburuaren tesia. Gurasoek ezer gutxi esan ziguten haientzat kezkagarriak ziren gaiei buruz. Duintasunez bizitzeko arau batzuk eman zizkiguten, ekintzetan eta tradizioan oinarrituak gehiago, hitzetan baino. Isiltasuna utzi ziguten herentzian, izan ere hitzez ere ez baitziren iristen esan behar zutena esatera. Baina ez gintuzten engainatu.
Hortik abiatuz Kepa Aulestiak aitonaren abertzaletasuna eta gaurko berria eta jantzi modernoez apaindua ageri dena aurrez aurre jartzen ditu biak. Kritikatzen du abertzaletasun berriak ekarri duen mundu ikuspegia, historiaren manipulazioa, sentimenduen erabilera faltsua eta interesatua. Kepa Aulestiarena, esan dut lehenago, kritika mingotsa da. Tarteka, haurtzaroaz ari denean, lortzen ditu hala ere orrialde hunkigarriak, denboraren ziztuak ezabatu ez duen memoria saildu baten fruitu horiek.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi