« Memoriaren lanak | Izenburuak arrazoi »
Gutun amaigabea / Kepa Aulestia / Alberdania, 2000
Memoriaren bila Javier Rojo / El Correo, 2000-06-28
Gutun amaigabea-n Kepa Aulestiak bere aitona zenari idazten dio xamurtasunez beteriko idazkia, arbasoekin lotzen duen memoria, benetako memoria eta ez bere belaunaldian abertzaletasunaren eraginpean asmatutakoa, berreskuratu nahirik. Liburu gehiena abertzaletasunaren inguruan aritzen da eta, alde honetatik, begibistakoa iruditzen zait azken urte eta erdi honetan Euskal Herriko politikan gertatu dena, abertzaleen batasun paktua edo dena delako hura, abiapuntu eta ardatz izan duela liburua burutzeko. Zenbaiten ikuspuntuan tesi ofiziala denaren ildotik abiatzen da liburuaren haria; izan ere, idazlearen iritziz abertzaleen batasunak abertzaletasunaren porrota suposatzen du, gizartea integratu beharrean zatikatu egiten baitu. Dena dela, ni naizen irakurle honek ezin urrun ditzaket gauza batzuk burutik. Kontraesanak, adibidez. Batzuetan (erlatibismo morala dela-eta, esate baterako) liburuaren atal desberdinetan kontrako iritziak plazaratzen ditu, halako moduan non irakurleak susmoen gainean ibili behar baitu koherentzia bilatu nahirik. Liburuan abertzaleen porrotaz hitz egiten du batez ere, baina, ageriago edo izkutuago, irakurlearen arabera, beste porrot bat du mintzagai, gaztaroan baino aurkitzen ez den ilusioarena, alegia.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez