kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Homo Faber / Max Frisch (Joxe Austin Arrieta) / Elkar, 2001

XX. mendeko bizimoldeen kronika Oier Guillan / Gara, 2001-07-07

Alemanetik euskarara itzuli du Joxe Austin Arrietak Max Frisch izatez suitzar idazlearen Homo Faber eleberria. 1957. urtean argitaratu arren, XX. mende osoko gizakiaren joka-moldeen isla fideltzat han daiteke lar han.

Walter Faber protagonistak bere bizitzan jazotako azken gertakizunak kontatzen ditu bertan. Faber teknikaria da, ingeniaria zehazki; bere buruarekiko —oro har bizitzarekiko— loturak ikuspegi guztiz teknizista eta pragmatikoaz azaltzen ditu. Gauzak diren moduan ikusi ohi ditu eta mitoak, erromantizismoa zein sineskeriak, baztertu ez ezik, arbuiatu egiten ditu. Berak aitortu bezala, ez ohikoak diren gauzak urduri jartzen dute. Bizitzak egoera sinesgaitzetan etengabe kokatu arren, denari zeharka begiratuko dio, mesfidantzaz, hoztasunez.

Narrazioaren haria bidai sorta baten gisa azaltzen da funtsean, barre bidaia bilakatuko den joanaldia. Leku arras ezezagunak ezagutuko ditu Faberrek, bere iritziz kasualitate hutsa besterik ez den gertakizun kate baten harira.

Emakumeekiko jarrera gordina du oso, pragmatikotasunaren kontrakotzat jotzen baititu guztiz. Emakume bakar batek utziko dio barnean bestelako sentimenduen hazia; gaztetan ezagututako Hanna-k. Kasualitateen kate zorrotzari azalpen guztiz arrazionala emanen dio, ez du halabeharrean zein tankerako hitzetan sinesten. Gertagarriaren eta gertagaitzaren arteko aldea maiztasunean datza soilik, arrazoi matematikoaz azal baitaiteke guztia.

Bizitzako ez ohiko gertakizunek apurka bere sentimenduen aurrean ezartzera behartuko dute eta orduan hasiko dira barruko bazterrak nahasten. Nola zuritu sentimenduen irrazionaltasuna pragmatikotasunaren baitan? Ez ohiko jarrerak lekua egiten hasiko dira Walter Faberren izaeran.

Kasualitateen kateak Sabeth gaztea ezagutzera eramango du, eta harekiko ustezko maitasunera eta, azkenik, Faberrek jakin ez eta haren ama den Hannarengana. Azken honek Faberren mamu eta gabezia guztiak hitzez jartzeko gaitasuna izanen du. Hala ere, beranduegi izan daiteke Faberrentzat bestera bizitzeko; funtsean oinarri berberak izanen ditu azkenera arte. Faberren bidaiak ez du erantzunik ekarriko, ez du betiereko ondoriorik aterako. Ez da hori autorearen helburu nagusia ere. Eleberri trinko honen bidez Max Frischek argazki sorta bat aterako du XX. mendeko gizakiaren kronika osatzeko. Teknikaren garapenetik eratorritako bizimoldeez markatutako mendea izan dugu eta Walter Faberrengan topatzen ahal dugu haren argi-itzal guztien erretratu fidela.

Kazetari eta bereziki antzerkilari izana zen Max Frisch. Nabaria da oso horren eragina narrazioaren bizian. Esaldi zorrotz eta sarri bortitzen bidez ebaki eta bideratzen du etengabe narrazioa. Narrazioaren urratsak, bidaiaren atalak, eszena gisa agertzen zaizkigu sarri jarraian. Esaldi motz zartatsuen eta haien errepikapenen estilistikoen bidez narrazioak, ameskeriak ekar ditzakeen irudiak, berehala eten egiten ditu, sentsazioak sortu eta berauetan sakontzeko.

Walter Faber berak etengabe filmatzen ditu bizitzako une guztiak, sarri absurdora gerturatuz. XX. mendeko gizakiaren beste kezka bat islatuko da horren bidez: pragmatismoaren hegaletan zaila da ulertzen heriotzaren afera. Betikotasunera gerturatzeko saio amaigabea ikusi ahal daiteke, bizitza luzatuz, adina mespretxatuz, Walter Faberren kasuan, emakume gazteekin elkartuz eta gertatu oro filmatuz. Saio antzua oso, ez ohiko gertakarien karira ikusi ahal izango dugunez.

Narrazio arras interesgarriaren dinamismoa eta indarra iritsi zaizkigu Joxe Austin Arrietaren itzulpenean taxuturik. Agian oraino uste dena baino askoz gertuago dauden jarrera eta bizimoldeen isla zorrotza.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak