« Testu klasikoen bilduma | Bizitzaren mugak »
Hiru arkuko zubia / Ismail Kadare (Juan Mari Arzallus) / Elkar, 1994
Lehena, zubia eta oraina Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-11-06
Oharkabean ikusi ohi ditugu gaur egun zubi zaharrak edozein ibairen gainean. Ardurarik gabe zapaltzen ditugu, lur zabala zapalduko bagenu bezalaxe, zubiaren misterioa eta edertasuna dastatu gabe. Baina zubi zahar orok bere historia eta istorioak gordetzen ditu isilean, ia inork ez gogoratzen eta ez kontatzen dituenak, baina xarmaz beteak gehienak, Ismail Kadare idazle albaniarrak liburu honetan eskaintzen dizkigunak bezala.
Gaur egun autobideak, abiadura handiko trenak edota urtegiak bezala, Erdi Aroan ibai gaineko zubiak sekulako susmo gaizto, errezelo, desadostasun, istilu, borroka, mehatxu eta beldurren iturburu izan zitezkeen. Eta gaur egun autobideen, abiadura handiko trenen edota urtegien eraikuntzan bezala, zubien eraikuntzan jendea hiltzen zen garai hartan. Hori bai, batzuetan modu benetan liluragarrietan, Ismail Kadarek eleberri honetan kontatzen digun kasuan bezala.
Zubiko lanen obramaisuak Gjon abadeari modu nahasian adierazten dion gisan, mundu berri baten eredu eta tresna da zubia, otomanoek Albania Asia bihurtuko ote duten beldurrak ikaraturik duen Gjon abadeak gero eta susmo ilunagoz ikusten duen mundu berri eta anker baten sinboloa.
Kontaketa plastikoa da ia-ia Ismail Kadarerena, irudi eder eta indartsuz hornitua, Luis Astrainek azalerako egindako koadroak erakusten diguna kasu. Magia berezi batez, leuntasun gozo batez lotzen ditu gainera Kadarek irudiok, eta, leuntasun gozo horri esker, ia-ia oharkabean barneratzen da irakurlea garai historiko jakin baten gatazkagune nagusien ingurukoak diren baina funtsean gaur egungo munduarekin ere zerikusi zuzena duten galderen zurrunbiloan.
Juan Mari Arzallusek itzulitako “Hiru arkuko zubia” dugu Kadareren lehen eleberri euskaratua. Euskara bizi eta gihartsua darabil Arzallusek, oinarri-oinarrian herri euskara izanik batasunaren premiei ederki erantzuten diena.
Itzulpena denik ere ia-ia antzematen ez den itzulpena da hau, bizi-bizi eta jariakortasunez irakurtzeko modukoa. Txukuna eta harrigarria henetan goiaztarraren lana.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez