kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Euskara guztiok / Josu Pikabea / Alberdania, 1994

Testu klasikoen bilduma Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-11-05

Antologia modura dago liburu hau prestatuta. Bertan biltzen baitira lau euskalki literarioetan (lapurteraz, gipuzkeraz, bizkaieraz eta zubereraz) idatzitako hainbat testu, guztiak XVII, XVII eta XIX mendeetakoak. Testuak zaharrak direla esango du horko orriak ezker-eskubi eta eskubi-ezker pasatzen hasten den edozeinek, eta arrazoi duela esango diogu; zaharrak direla, bai, baina ez zaharkituak, gainera genezake ere, arnasa hartzeko egiten dugun aho mugimendu berberaz. Oso lasai, noski.

Hitzaurrean esaten digu, gainera, antologia honen paratzaileak berak, oker ibil ez gaitezen: “Irakurtzen soilik gozatu nahi duen horrek, azterketa linguistiko zein literariorako lanabesik behar duen horrek, edota goi-mailako ikerketa filologikorako prest dagokeen beste horrek ere, hemen testu bilduma zabal eta ireki bat ikus dezazun da gure xedea, hasiera batean, eta ogibidez, UBI ikasturteko Euskalki Literarioak ikasgairako materiala hautatzea izan bazen ere.”

Irakurtzen soilik gozatu nahi duenak badu liburuan zer non aurkitua, baina ez dut horrelako jenderik gure artean ugaria denik. Gozatzeko dira, azken finean, testu literarioak, hasieran horretrako idatziak izan ez badira ere. Horixe da, hain zuzen, denboraren iraganak testu idatziei, gauza guztiei bezalaxe, ezartzen dien bere plusa. Gaurregun, ez diegu begiratzen idatzitako garaian begiratuko zien arreta berarekin; ez diegu erreparatuko garai batean erreparatu zien modura. Gaurregun, haiekiko distantzia dela medio, irakurketa sosegatuago, eta libreagoa, egiteko moduan gara. Horixe da literatura, edozein dela ere, berdin hemengoa edo nonahikoa, irakurtzeko aurren-aurreneko baldintza. Libre irakurtzea, alegia.

Seguruaski, irakasleek, ikertzaileek baino sarriago, nork bere klaseak prestatzeko erabiliko dituzte horko testuak, eta ondo egingo dute, horretarako ere baliogarriak baitira.

Antologia hau zabala eta irekia da, XVII, XVIII eta XIXko idazle garrantzitsuenak bertan baitira, pasarterik garrantzitsuenekin, gainera. Aukera ematen du gure literatura klasikoa hobeto ezagutzeko. Eta ez da gutxi.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak