kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Dena dago zatitxo baten baitan / Rufino Iraola / Kutxa, 1994

Beste baten zain Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-11-06

Komentatu behar dizuedan hau Rufino Iraolaren lehendabiziko liburua da. Ez dakit egilea pozik izango den ala ez, baina niri, egia esan, lehenengo liburua honelakoa izateak poza baino gehiago pena ez ote lukeen eman behar iruditzen zait. Ez ordea —esan dezadan azkar, okerreko interpretazioren bati bide eman aitzin— Iraolari iazko Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazteko balio izan zion ipuin hau txarra delako, eta honetako argitalpenak tristeak eta ilunak direlako baizik, geltoki bazterreko trenbide herdoildu eta sasiak jandakoan abandonaturik utzitako eta inoiz handik irten behar dutenik ez diruditen bagoi zaharkituak bezala.

Juan Garziaren “Gabonak Gubbion” eta Inazio Mujikaren “Itoak ur azalera bezala” ditu aitzindari Rufino Iraolaren lan honek. Ohore handia, dudarik gabe, bi ipuin eder horien oinordeko izatea. Bi ipuin haiek ere izan zuten honen moduko argitalpenik. Baina noren eskuetara iritsi dira horiek? Noren eskuetara iritsiko da Rufino Iraolaren hau? Nork jakiten du liburu hauek kalean direnik ere? Eta, jakinik ere, nori bururatuko zaio ipuin bakarrez osatutako liburua erostea? “Gabonak Gubbion’ ipuinaren benetako argitalpena Juan Garziari Alberdaniak kaleratu zion “Itzalen itzal” liburuan dago, eta “Itoak ur azalera bezala” fantasma hutsa izango da Inazio Mujikaren hurrengo ipuin liburua kaleratu bitartean, Rufino Iraolaren lan hau, beste modu batean argitaratzen ez den artean, izango den bezalaxe.

Aipatutakoa ez da gutxi baina ez da guztia ere: akats tipografiko ugari du argitalpenak; kurtsibaz askoz hobeto egongo liratekeen bi pasarte luze samar maiuskula nahasgarriz emanak daude; ipuinari ekin aurretik atzeko solapa irakurtzeko deskuidoa duen irakurleak Iraolaren testuari ekiteko interesa bertan behera galduko du, ipuineko gertakizun guztiak aurkituko baititu han, hasieratik amaieraraino, ezer gorde edo ezkutatu gabe…

Ipuinaz ere esan dezadan zerbait. Goian aipatu ditudan aitzindari eder horien kategoriara iritsi gabe, Irun Hiria bezalako sariketa prestigiotsuaren irabazle duina iruditu zait Rufino Iraolaren ipuingintzaren estreinakoa den lan hau. Hizketa eta kontaketa modu biziz, on beharrez ahalegindu arren anai-arreba guztiengandik esker txarra eta gaitzespena baino jasotzen ez duen fraile gizaixo baten gora-beherak aurkeztu dizkigu Rufino Iraolak. Ezinegona eta ezintasuna sentitzen du irakurleak frailearen neke eta kezken berri izatean, eta barre egiten du, azkenik, honek amaieran idazten dituen gutun ironikoekin.

Hasitako bideari jarraitzen badio, aurki izango du Rufino Iraolak ere bere lanei argitalpen duin eta eraginkorragoak emateko aukera.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak