kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Hautsaren kronika / Inazio Mujika Iraola / Alberdania, 1994

Minak batzuk, gozoak guztiak Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-10-30

“Os pimentos do Padrón, unos pican e outros non”. Hala dio, “Bidaiari poltsaduna” ipuin sinple eta eder paregabean, Xose Miñons pertsonaia misteriotsuak. Halaxe da, minak batzuk, besteak ez, baina gozoak guztiak, jaki benetan ederra dira Padrongo piper berdeak; orobat, gisa berean, minak batzuk, besteak ez, baina gozoak dira Inazio Mujikaren liburu berriko ipuin guztiak, jaki benetan ederra du literaturzaleak “Hautsaren kronika” hau.

Niri minetan minenak arestian aipatu berri dudan “Bidaiari poltsaduna” eta “Hiri zuria” iruditu zaizkit, Galizian girotua lehena eta Portugalgo hiriburuan kokatua bigarrena. Iberiako penintsularen mendebaldeak duen erakarmen indarrarengatik ote? Litekeena da, baina ez dut uste hori denik arrazoi bakarra. Biribil-biribilak, bete-beteak iruditu zaizkit bi ipuinak; irakurri ondoren, berrirakurketari ekin eta lerroak ukitzeko beldurrez aritzen da irakurlea, bi ipuinen perfekzio delikatu eta hauskorra urratuko ote duen edo.

Denak hain minak izan gabe ere, lehen esan bezala, gozoak guztiak dira gozoak liburuko hamabost ipuinak, nahiz eta nik behintzat batzuk ahoan gehiegi gozatu gabe sabeleratu ditudan. Padrongo piper berdeen kasuan diskutitu ezina dena —piperra edo mina da edo ez da— diskutigarriagoa da, hala ere, noski, liburu honetako ipuinen kasuan, eta irakurle bakoitzak bere aukera egingo du. Niri bete-lan edo osagarri huts iruditu zaizkidanak —“Broussins” bakarren bat aipatzearren— min-min izan daitezke beste irakurle batzuen aho sapaian.

Pentsatzekoa zen, bai, 1987an “Azukrea belazeetan” ipuin bilduma goraipatu —eta ia mitiko— harekin euskal letren mundura agertu eta harrezkero ipuin bakarreko liburuak baino argitaratu ez dituen idazle donostiar honen eskaintza berria ez zela nolanahikoa izango. Ez digu huts egin. Eman digu espero genuena. Entreteniturik utzi gaitu, lilura batean, eta gu ohartu ere egin gabe hurrengo liburua prestatzen hasi zaigu isilean, horretarako auskalo zenbat urte harturik, ez du berak ere jakingo.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak