kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ukoreka / Patxi Zabaleta / Txalaparta, 1994

Indarra, ukoa eta oreka Patxi Gaztelumendi / Argia, 1994-10-23

Irakurle fina naizenik ezin dezaket esan, zaletasuna oraindik ez dudalako gehiegi garatu, baina benetan aitor dezaket, irakurri berri dudan azken honek txunditu egin nauela. Izan ere, horregatik ausartu naiz hitzok idaztera, orain artean musikaz besterik ez baitut idatzi. Erabakia zaila izan da, eta jakin badakit ez dela berdina disko eta liburu kritika. Zorrotzagoak omen zarete hau irakurtzen ari zaretenok. Baina ez naiz beldur.

“Ukoreka” liburu honetako Beñat bildur ez den bezala, txikitatik aurre egin behar izan dio eraso orori, bakarrik bizitzearen gordintasunaren aurrean, indarra adieraziz. Unez une, Beñaten aldamenean izan naiz, bere erabakiak neure hartzen nituen, irakurtzen nuen bitartean zer egin behar lukeen pentsatzen nuen, baina berak, erabakiak ondo baino hobeto hartu izan ditu “Ukoreka” izeneko liburu honetan.

Beñat ausarta, ezjakintasunean umezurtz, azkarra, indartsua, argia da. Bera izan da nik liburu hau hasieratik azken orrialderaino irakurri izanaren erruduna, eta liburua luzea bada ere, istorio ezberdinak tartekatzen baldin badira, denbora ia ezberdinetan, neuri labur egin zait. Trilogia bat omen da, eta hurrengo liburuei itxaroten izango naiz.

Nahikoa izango al da atsegina izan dela aipatzea? Zer gehiago adierazi dezaket aste luze batez beste ezertarako gauza izan ez naizenean, zer Zabaletaren idazteko erak guztiz harritu nauenean, zer filosofiaz beteriko idatziak irakurtzeaz, zer euskara aberats eta polita aurkitzean?

Ukoa eta oreka, hitz jokoa, ukoreka, une oro aipatzen izan den hitz jolasa, solasa. Orekaren ukoak sortzen omen du indarra, horrela ulertu dut. Maiz agertu izan dira astiro eta luze irakurritako textuak, horiek lantzeko denbora asko hehar izango zuen idazleak, urteak behar bada, baina kaleratutako emaitzarekin izanen du pozterik gure idazle-politikari-abokatu-euskaltzainak. Nondik aterako ote du denbora, berdin dio, jarrai dezala horrela.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak