kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Jamilia / Chinguiz Aitmatov (Juan Kruz Igerabide) / Elkar, 1994

Poesia eta sentimendua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-10-22

Jamilia liburuarekin lortu zuen ospea Chinguiz Aitmatov idazleak. Yamilia izan zen nik harena irakurri nuen aurrenekoa. Eta berebiziko zirrara egin zidala esan behar dut, eta oso harro nago hori esateaz, ez pentsa, aspaldi honetan liburuek bakarrik baitute halako eraginik nigan, edo ia ia. Gero beste batzuk iritsi ziren hala-hola nire eskuetara, eta haiek ere atsegin handiz dastatu nituen, “Egun bat mendea baino luzeago”, esaterako. Askotan oroitu naiz liburu horretaz, bertan kontatzen baitu, dramatismo neurtuaz, nola aldatu zuen komunitate oso bat hiri nuklear sekretu baten eraiketak. Orain, ezkutupeko gauzak argitara ateratzen hasi direnean badakigu zein kalteak ekarri zituzten hiri horiek, Sobiet Batasunaren bihotzean eraikiak, estadu hori beste munduko guztiak baino aurreratuago izaten saiatu zenean. Ekologista baita Chinguiz Aitmatovek bere liburuetan islatzen duen aurreneko sentipena.

Jamilia oraindik beste ipuinak edo eleberriak baino politagoa iruditzen zait. Politak baitira ondo amaitzen diren maitasun istorioak. Baina, egia esan, ez da oso istorio orijinala, alde horretatik begiratuta behintzat ez. Aspaldi esana utzi baitzuen Oscar Wildek ezkontza baten pisua eraman ahal izateko hiruren indarra behar zela. Edo laurena… Edo bostena… Mutiko bat izango da istorio honetan helduen maitasun istorio baten lekuko, eta orduan irekiko zaizkio begiak eta hasiko da gauza ezkutuen sekretua ulertzen. Eta maitasun hori debekatutakoa denez, mutikoak berak ere aukeratu beharko du, azkenik, eta horrek mina-dolorea besterik ez dio ekarriko. Chinguiz Aitmatovek oso poliki deskribatzen du paisaia, pintatzailea balitz bezala; are gehiago, bera ere pintatzaile dela iruditzen zaigu, beti baitu pinturarekiko aipamenen bat bere liburuetan.

Argitaletxe honek lehenago ere kaleratu zuen Lehen Maisua izeneko liburua. Han ere hemengoan ageri zaigun poetikotasuna; idazle ez poetek ez sinestu arren, poeta batzuk idazle baitira oraindik. Beste batzuk poeta besterik ez dira izango, eta hor konpon.

Juan Kruz Igerabide izan da Jamilia itzuli duena, eta txukun egin duela esan behar. Atseginez irakurtzen da behintzat.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak