« Nahi eta nahi ez, absentzia beti itzultzen da | Parentesiak »
Haize begitik / Mikel Ibarguren / Susa, 2025
Poemak itsasargitik Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2026-01-24
Bizitza iragaten den heinean poetari zaila suertatzen zaio lasaitasunez eta minik gabe erretratatzea, mundua eraldatzeko betarik ez dagoela jabetu ondoren, beharbada gogameneko ziurtasun eta zalantza bakan batzuen aterpea hautatu nahiago baitu. Ildo horretatik jotzen du Mikel Ibargurenek bere seigarren poema liburuan.
Lau zatitan (Ilen, Ebiakoitz, Eguen, Igande) banatzen diren olerki hauetan ez dago etorkizunari buruzko desengainu edo kontzientzia berankorrik, egileak mundua ondo ezagutzen baitu eta, horrenbestez, badaki zer bai eta zer ez espero daitekeen. Hots, gaztetasunaren intentsitatea eta maitatzeko edo bizimodua aldatzeko aukerak ez dira itzuliko.
Ibargurenek jorratzen dituen gaiak, bizi-ezbeharren aurrean begiratzea saihesten duguna, egia deserosoak, hala nola, bakardadea, arrazakeria, gizakiak ororekin salerosteko joera, puri-purian daude eta haien gainean begirada kritikoa eskaintzen digu: tentsio politikoak, turismo jendetsuaren kalteak, langileriaren eskubideak, indarrean dugun eredu ekonomiko-sozialak eragindako gatazkak, non bidegabekeriak nagusi diren eta ahulak bezain zaurgarriak (pobreak, migranteak, emakumeak) zokoraturik uzten dituen.
Aitzinera jarraitu behar dela egiaztapen gisa, iluntasun eta etsipenari aurre egiteko, eguneroko xehetasunetan edireten du zentzua eta detaileei so egiten die zorion uneak irudikatu nahian. Horrez gain, Iparralde eta Hegoaldearen arteko dualtasuna nabaria da, identitatearen mugarria, bi lekuetan ezberdintasunak zein prekarietatea berdintsuak direlarik.
Logaletuta —eta mutututa— dirudien gizarte honetan Ibargurenek babesgabeen eta historiatik at geratzen direnen aldeko aldarria egiten du eguneroko paisaien eta gauzaki xumeen bitartez. Hala ere, zenbait olerkitan, tonu intimoari emozio gehiago falta ote zaion adierazpen poetikoan itauntzen dio irakurleak bere buruari.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi