« Itxura faltsuak | Jarraipena eskatzen duen opera prima »
Poema antologia / K.P. Kavafis (Andolin Eguzkitza) / Pamiela, 1995
Plazere debekatuen olerkaria Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1996-03-09
Hamazortzi urte edo nituela Bermeoko institutoko irakasle batek Kavafisen 30 poemas bilduma utzi zidan. Etxera eraman eta handik lasterrera itzuli nion, gogoko izan ez nuela eta. Gizon aditu hark ezin sinestu zuen. Berriro irakur nezan behartu ninduen. Ekin nion bigarren aldiz Kavafis irakurtzeari, ta bai, gogoko ez ezik gogaide egin nuen Alexandrian jaio, bizi ta hil zen heleniar olerkaria.
Kavafis lehenengoz irakurri nuenetik urte askotxo igarota, hogeiren bat edo, Andolin Eguzkitzak haren zenbait olerki irakurri zizkigun behin, euskaraz, udaberriko arrats zoragarria zelarik. Gure hizkuntzan gazteleraz bezain atsegin egin zitzaidan olerkaria, nahiz eta olerki guztiak bigarren hizkuntza horretan buruz jakin. Bada, Pamiela argitaletxeak Andolin Eguzkitzak berak eta Olga Omatosek prestatu duten edizioa gure eskuetan jartzean mesede galanta egin digu Kavafisen zale garen guztioi.
Alexandrian 1863ean jaio eta handik hirurogeita hamar urtera hil zen olerkaria ezagutzen ez duenak aukera paregabea du, besteok gazteleraz —edo frantsesez, nire kasua ez bada ere— dastatu duguna euskaraz dastatzeko. Ziur nago Kavafisen irakurle berriek laster igarriko dutena zein sakona eta indartsua izan den Kavafisen eragina gure euskal olerkigintzan, eragin hori aitortu gabea bada ere.
Haragiaren eta amodio debekatuaren olerkaria da Kavafis. “Beraren haragitik edertasun hutsa dena, / irrits gartsua iragan da, / ahalke irrigarririk gabe plazerraren moldeagatik”, Irakurtzera etorri da olerkian (115). Olerki gutxiren egilea, askoz ere gutxiago eman zituen argitara bera bizi zelarik. Nahiago izan bide zuen bizi idatzi baino. Idazten dituenak ez zaizkigu beti ulergarri egingo, haatik.
Grezia eta Erroma klasikoetan du, bere iradokimen iturria askotan olerkariak eta, halan bada, zail egiten da olerki zenbaiten sakon-sakoneraino iristea. Oztopo hori alde batera utzita, hainbat olerki eder ditu orrialde hauetan irakurleak, Kavafisen antologietan ageri ohi diren guztiak hemen daudelakoan nago eta. Gazteleraz Ithaka edo Hiria bezalako olerkiak buruz ikasi genituenok orain euskaraz ikasiko ditugu buruz, edizio honi esker, Kavafis behin eta berriro irakur daitekeen olerkaria da eta.
Amaitzeko, ez da erraza Marulanda bildumako liburuei buruz hitz egiteko modua igartzea, hain dira ederrak ze. Bildumako beste bietan bezala honetan ere jatorrizko testua dakar liburuak, horretara mesede egiten baitzaie hizkuntza hori irakurtzeko gai direnei. Sarrera eta oharrak lagungarri izan dakizkioke Kavafisen olerkietan lehenengoz murgiltzen direnei.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez