kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Katebegi galdua / Jon Alonso / Susa, 1995

Jarraipena eskatzen duen opera prima Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1996-03-10

Orain dela dozena bat urte ezagutu nuen Jon Alonso, Mikel Antzak aurkeztuta. Ni artean hogei urteko gaztetxoa nintzen, paperak bezten hasi berria: Alonso, berriz, “Korrok” aldizkariaren bultzatzaileetako bat, gizon egintzat ikusten nuen, ni baino sei bat urte zaharragoa izango zen arren. Hala eta guztiz, handik gutxira atera nuen nik lehendabiziko liburua, azkarregi agian, eta patxadaz ibili da Alonso, patxadosoegi akaso.

Nolanahi ere, itxaroteak mesede egin diola esan liteke, emaitza landu eta biribildu batekin plazaratu baitzaigu. Obra bikoitza, zehatzago esanda: “Idiaren erarnan handia” saiakera batetik, orain urtebete edo argitaratua, eta “Katebegi galdua” eleberria, joan den abenduan kaleratua. Azken hau Durangoko ustekabe atseginetako bat izan zen, ospearen eta salmenten rankingetan beste batzuk aurretik badabiltza ere.

Zer kontatzen du ba? Hitz gutxitan esanda, eskuizkribu misteriotsu bat galdu da, Juandeaburre Fundaziotik lapurtuta, eta horren atzetik dabiltza era guztietako agintariak eta bestelako jendilajea. Intrigaren jakinmina, eskuizkribuen xarma eta Euskal Herriko errealitatearen isla barregarria elkartzen ditu egileak artoski, beste hainbat ezaugarrirekin batean. Intelijentzia, sentsibilitatea, umorea eta ofizioa ageri ditu autoreak, eta horiexek dira nik libunu bati eskatzen dizkiodan dohainak.

Lore ugarien artean arantza pare bat barkatuko ahal dit: ekintza, aukeran, beranduegi hasten da, pertsonaien aurkezpenekin luzatuta; eta dibagazioetako hizkuntza apur bat zurruna kausitu dut. Dena den, guztiz gornendagarria da.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak