kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Intxixuen artxibotik / Rafael Dieste (Koldo Izagirre) / Elkar, 1993

Ipuin bat nola idatzi behar den Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-11-20

Itzultzaileen lan eskergaitza dela medio, poliki-poliki ezagutzen ari gara Galiziako Literaturgintzak eskaini dituen fruiturik ederrenak: Novoneyra, Castelao, etab… Oraingoan, Rafael Dieste da euskaratuta (eta ez nolanahi) datorkiguna, “Intxixuen Artxibotik” honekin ( “Dos Arquivos do Trasno”, galizieraz); baina badakit “Historias e invenciones de Felix Muriel” ere itzultzeko asmotan dabilela baten bat.

Rafael Diesteri, idazle bati gerta dakiokeen bidegabekeriarik handiena gertatu zaio. Ia oraintsu arte ez da bat ere ezaguna izan Galiziatik eta Hegoameriketatik kanpo. Erraza izan ohi da, horrelako marjinazio baten errua egoera konkretu bati leporatzea, baina halako buru zuritze batek ez ditu gauza guztiak argitzen. Rafael Diestek erbestera alde egin behar izan baitzuen Espainiako Gerra amaitu zenean, eta Errepublika eta errepublikazaleak galtzaile atera zirenean. Baina horregatik soilik izan al da Dieste gure artean ezezaguna? Ala badira beste kondizionamendu batzuk horretara behartu izan dutenak?

Diesteren lanari erreparatzen badiogu, berehala konturatuko gara ezohizko idazlea izan zela, ipuingintzan trebea izateaz gain poesian eta saiakeran ere aritu izan baitzen. Garai bateko gizona dugu, belaunaldi konkretu batekoa, gerrak sakabanatu zuena munduan zehar, bakardadera kondenatuz inteligentzia ezezik literaturako eskarmentu handia zuen jende multzo galanta.

“Intxixuen Artxibotik” ipuin bilduma dugu, idazle galiziarren tradiziorik beteenean, ezen galiziarren artean eta salbuespenak salbu (Otero pedrayo, Blanco Amor, etab…) arnas handiko nobelak ez baitu jarraitzailerik izan. Dieste, ordea, beste ipuingile guztiengandik bereizten da, bere narrazio-teknika askoz landuagoa baita, eta horixe frogarazten digu “Sarreran”, horko lerro horietakoetan laburtzen baitu ipuingintzari buruz barnean zeraman teoria. Ipuinik gehienak, lehen pertsonan kontatuta daude, eta horrek erakusten digu ez ziola muzin egiten ahozko tradizioari.

Ipuin guztiek dute beren xarma, eta are gehiago Koldo Izagirrek euskaraz ematen dien indarrarekin, ezen itzulpen honetan den-dena baitago tajututa eta matizatuta. Dena dela, eta beste guztiak baztertzeko asmorik gabe, pare bat azpimarratuko nituzke, erakusten duten setikortasun eta terneziagatik: “Trena ikusi nahi zuen Agurea” eta “Nola heldu zen balea bat Rianxora”. Zoragarriak biak.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak