kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Katedrala / Raymond Carver (Juan Mari Mendizabal) / Elkar, 1993

Xumea baina ona Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1993-11-14

Egunerokotasun arruntaren xehetasunetik abiatuta bizitzari buruzko gogoeta poetikora eramaten duten koadro xume baina onak dira Carverren ipuinak, liburu honen barruan irakur daitekeen “Gauza xumea baina ona” ipuineko gozogilearen lanaren antzera. Azken muturreraino eramandako egoera bitxi eta harrigarrien ordez, indar eta dohain berezien jabe diren pertsonaia liluragarrien ordez, aparteko ezer ez duten egoera eta pertsonaiak aurkezten dizkigu, xume-xume, “Katedrala-ren” egileak, eta idazkera lasai, pausatu eta leunez poesiaren distira jalgiarazten die, ez dakigu oso ondo nola; izan ere, irakurleari ez baitzaio erraza idazleak indar hori nondik eta nola atera duen jakitea. Idazkera eta kontakera erabat gizakoia da Carverrena, apala eta zintzoa, giza-bizitzak dituen gora-behera ez beti oso logiko eta ulergarriei estu lotua. Hori izan daiteke agian, sekreturik izatekotan, bere sekretua.

Carverren ezer irakurri aurretik, behin eta berriz abisatu zidaten ez espero izateko amaiera bizi eta harrigarririk, amaierak errematerik gabekoak zirela, amaierek, ipuinak itxi beharrean, zabal-zabalik utzi ohi zituztela. Eta egia da, bai, askotan istorioa amaitu gabe geratzen dela, gero zer gertatuko ote zen jakinminez utzi ohi duela Carverrek irakurlea ipuinaren amaieran. Baina ezin da ukatu, hala ere, zama poetiko handia ezartzen diela amaiera zehazgabe horiei idazle estatubatuarrak. “Lumak” ipuineko Jackek Bud eta Ollaren etxetik nola itzuli zen gogoratzen duenean, “Bitaminak” ipuineko kontalariak, etxeko botika armarioan aspirina bila hasi eta dena erortzen zaiola ikusirik, “Ez zitzaidan axola. Gauzek erortzen segitu zuten” dioenean, “Sukarra” ipuineko Carlylek Webster senar-emazteak beren kamioneta traketsean urruntzen ikusten dituenean, “Kabestrua” ipuineko Margek Minesotako familiak aldegin eta gero haien gela garbitzera joan eta kabestrua aurkitzen duenean… Carverren ipuinen amaieretan, oro har, irakurleak giza-bizitza guzti-guztiontzat ezinbestekoak diren porrotez eta tristura sentimendu sakonez ehundutako ilusio faltsua dela gogoratzen du, ez etsipenez ordea, tristura horretan bizitzen jarraitzeko indar berriak atxikiz baizik, bizitzarako lehen baino helduago, zailduago eta prestatuago sentituz.

EEBBetako idazleekin baino Europakoekin sarriago sentitu dudan zirrara da goian aipatutako hori. Patrick Modiano eta Miguel Sanchez Ostiz irakurtzen sentitutakoen antzekoa beharbada, Carverren idazkera hauenaren aldean ezberdina izan arren.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak