« Ezereza | Xumea baina ona »
Bala zeru urdina / Xabier Aldai / Susa, 1993
Poeta gazte baten ikuspegia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-11-13
Xabier Aldaik hemezortzi urte ditu eta hau da argitaratzen duen aurreneko liburua, eta espero dezagun azkena ez izatea. Irakurri ahalean ikusten da baduela zer esanik idazle gazte honek, eta badakiela nola esan.
Jose Luis Otamendiren hitzaurre baten laguntzaz datoz poemak, eta ez dut uste mesederik egiten dienik poemei. Bertako baieztapen batzuk ausartegiak iruditu zaizkit. Honako hau, esaterako: “Modernoa da Aldairen poesia, Aresti ezkero modernoena, belaunaldi baten itule datekeen nortasun handiko boza. Poesia pasio publikoa da”. Ez naiz espazio faltaz hemen hasiko esaldi bakoitza eztabaidatzen. Ez da nire asmoa ere Aldairen modernotasuna zalantzan jartzea, ezen denok baikara (nahita ala nahiez) gure garaiko seme, baina arriskugarria iruditzen zait Arestiz geroz Aldai baino poeta modernoagorik egon ez dela norbaitek esatea. Nola neurtzen da bada gaurregun modernidadea?
Susmoa dut gazte jendea ezagutzen ez duelako, edo haien sentsibilitatetik urrutixe dagoelako, hainbat eta hainbat pertsonari ez ote zaion liluragarri egiten haien lengoaia, dakiten eran hitz egiten dutenean. Esan nahi dut, esate baterako, bitxia zaiola rock mundua, hura barne-barnetik ezagutzen ez duenari. Edo txori baten kanta, inoiz entzun ez duenari. Xabier Aldaik bere mundua adierazten du, poema hauen bidez. Gazte jende asko dago bere mundua adierazi nahi duena. Baina beti ez hitzaren bidez, askotan musikaren bidez.
Dena dela, haren baliabide poetikoak zein diren jakinda eta haren irudiak eta metaforak noraino iristen diren ikusita, benetako poeta baten aurrean gaudela iruditzen zait. Heldutako sagarrak dirudite poemek; ez dago inozentziaren arrastorik, ezta injenuitatearen apurrik ere. Bapatean, eta esperientziako urte gutxi horietan, bizitza osoa bere begien aurretik iragan balitzaio bezala.
Poema guztiak ez dira kalitatez maila berekoak (batzuk onak dira eta beste batzuk ez), baina freskoak dira gehienak, eta hori, kasu honetan, bertute dugu. Badaki Xabier Aldaik poema bat behar bezala amaitzen, efektozko irudi batekin. Baina tarteka, eskua joaten zaio idazterakoan eta topikoak irristatzen zaizkio lerroen artetik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez