kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Uhaldean / Françoise Xenakis (Jose Luis Alvarez Santacristina) / Txalaparta, 1993

Ezereza Itziar Belaunde / Euskaldunon Egunkaria, 1993-11-07

Ezereza dugu nagusi emakume frantziar honen eleberrian eta hau bukatzen dugunean, hutsune garratz baten sentsazioa baino ez zaigu geratzen, alde guztietatik datorkiguna, preso dagoen pertsona bakar baten ardatza izanda ere.

Mundu osoko beste espetxe askotako irudia da uharteko atxilo-zelaia eta funtzionarien zabarkeriaren aurka luze eta luze saiatu ondoren lortuko du neskak mutila bisitatzeko baimena. Itxaronaldi amaitezin honetatik bikoteak zeldan duen topaketara pasatuko gara, istorioaren bigarren parte honetan (eleberriarena ere bada) samindura eta frustrazioa areagotzen direlarik.

Sentimendu ezkutuak, oroitzapen hits eta alaiak, irudiak, erantzun gabeko galderak, aurretiaz prestatutako esaldiak, denak, neskarenak eta mutilarenak nahasten zaizkigu unibertso txiki bihurtu zaigun zeldan, guztia estilo original bezain ederrean. Puntuazio eza, esaldi jauskerak, mozketak, bat-bateko gelditzeak eta antzerako errekurtsoek behar-beharrezkoa dena baino ez esatea dute helburu bakarra: esaten ez dena hutsunea da, ez da existitzen oraingoan gure bi maitaleen mundu itxi honetan. Esan liteke, beraz, orrietako espazio zuri ugariek bat egingo luketela presoaren beraren bakartasunarekin eta neskarengan utzitako hutsarekin.

Maitaleen isiltze mingarria nabarmenago egiten digu idazkera ezak. Ebitaezina zait beste emakume frantziar baten nobela bat gogoratzea hemen, “Les yeux bleus cheveux noirs”, Margarite Durasenarekin duen parekotasuna argia baita edukiaren emakera aitzindari eta hunkigarrian, gaia bestelakoa den arren.

Bihotzeraino helduko zaizun Uhaldean irakurri baino ez duzu, eta azkenean, liburua ixterakoan, tragedia eta ixiltasunaren arteko orekaren antzekoa izan litekeen inmensitate bat lortuko duzu.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak