« Egunerokotasunaren amarauna | Sinple, samur, bizi, eder »
Armendaritze haur begiez / Beñat Karrika / Auspoa, 1990
Aspaldiko liburuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-11-06
Badakit aspaldikoa dela liburu hau, ez zaiola aktualitatearen legeei lotzen; baina berdin zait, eta uste dut berdin zaiola euskal irakurleari, ez baitu aktualitateak haren irakurketetan agintzen. Hala diote, behintzat, ikertzaileek; eta hala baldin badiote zerbaitengatik izango da.
Ez da ajolagabekeria, ez, beste zerbait da euskal irakurlearen munduan gertatzen ari dena, baina ez nuke jakingo adierazten. Azken finean, garrantzitsuena ez da liburu hau edo beste bat irakurtzea, baizik eta libururen bat irakurtzea. Gazte garaian irakurtzen hasten dena, poliki-poliki zaletuko da, eta ondoren berak aukeratuko ditu bere irakurketak. Dena dela, hau suposizio baikor bat besterik ez da. Esperientziak alderantzizko frogak ematen baitizkigu. Eskola garaian irakurtzen da, bai, handik aurrera, ordea, nekez eta sendagileak beharturik.
Bada, hala ere, harritu nauen zerbait. Itzulpen gutxi irakurtzen dela gure artean. Datu horrexek balio du teorizazio lehor eta alferrek baino gehiago. Orain dela gutxi irakurri dut Umberto Ecoren artikulu interesgarri bat. Honako hauxe dio jakitsun italiarrak: “Europak, zerbait izatekotan, itzultzaileen lurra behar luke”. Eta neu ere ados nago, itzulpengintzan ikusten baitut gure literaturaren tresnarik zoragarriena. Itzulpen guztiak txarrak balira, kejoso egoteko mila motibo genuke. baina, gero eta ederkiago itzultzen dute. Gustora irakurtzen ditugu.
Aurkezteko asmoa dudan liburua ez da itzulpena. Azken egunotan, eta udazkena dela aprobetxatuz, bidaia koskor bat egin dut, udazkena ikusgarria den lurretara. Liburu hori eraman dut, eta beste hamar bat ere bai. Irakurri, ordea, horixe bakarrik. Eta ez da izan gogo faltaz nengoelako. Erretzeari utzi diot, eta leize infernuko horretan egon izan denak badaki zein krudelak diren halako egunak; zerbaiten beharra du gorputzak, zerbait falta zaio; desamore modukoa da. Gogogabeturik aurkitu naiz, (aurkitzen naiz) erabat.
Liburuak, hala ere, ez du errurik. Liburuek, normalean, ez baitute irakurleek ateratzen dituzten ondorioen errurik. Itsasoen modukoak baitira liburuak. Ikustera ohituta dagoenari zerbait esaten diote, eta ohituta ez dagoenari beste zerbait, alderantzizkoa gehienetan.
Aspaldi irakurria nuen liburu hau. Orduan oso gustatu zitzaidan. Orain ere bai. Merezi du irakurtzeak. Horixe da egin diezaiokedan laudoririk handiena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez