« Ipuin bat nola idatzi behar den | Zirti-zarta etengabea »
Bala zeru urdina / Xabier Aldai / Susa, 1993
“Gaztetasunak bai derabila…” Itxaro Borda / Argia, 1993-11-21
Aspaldidanik ez gintuen, euskararen hitz uhin basatiak gisa horretan ito. Haraintzinetik, ez zen norbait, hitzak beren ugaritasun krudelean erabiltzen ausartu. Xabier Aldai, azpeitiar gazteak inarrosaldi on bat ematen dio Euskal Herriko poesigintzaren zeru urdina mila balaz zilatuz. Susan ateratzen du beraz lehen liburua, 31 —eta esku…— olerkiz horniturik. Azpeitia-Azkoitia, behin ere, poesiaren sorburu oparoa dela frogatuz.
Bildumaren oinarria herioa da. Herioaren inguruko haserrean bermatzen dira olerki gehienak, eta oinarriak ditu maleziarik gabeko hitzak bortizten, urrikitik eta barkamendu errezetik urruntzen, gure baitan urteen higaduraz hazi den oreka nahasiz. Xabier Aldairen poemek, gaztetasuna dela kausa agian, ez dute konpazione indar izpirik.
Leku frangotan irakurri dugunez, bildumak bi zati dauzka, bat soziala deit genezakeena, eta bestea intimoagoa litzatekeena. Gure iduriko ordea, bien artean batasun finkoa bada, bizitzeko biolentzia beharrezkoa delako sinesteak josten duena. Gainera, Xabier Aldaik bi eginkizun argi zilegitzen dizkio bere buruari: lehenik, hitzen bidezko gertakari errealen agerpena, eta bigarrenik, gertakari erreal horien jujatzeko eskubidea. Prometeoren maneran suarekin jostatzen da, jujatzera menturatzen ez den jendarteko partaideak tranka edo behaztoparaziz.
Ororen gainetik, “Bala zeru urdina” elearen dantza eroa, zurrunbilo galgarria da, hitzaren ahuspez eta atseginez moldaturik diren poemaz osotu bilduma. Eskertzekoa da, azkenik, Susa argitaletxeak, poeta gazteen lanak publikatzeko arriskua hartzen duelako, uste orokorraren kontra, idazle eta irakurle belaunaldien arraberritzeari bidea idekiz.
Hala dadila Lubakien sua…
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi