« Bizkaia maitea (III) | Txirrindula eta ilargia lagun »
Longaina / Nikolai Gogol (Xabier Mendiguren Bereziartu) / Erein, 1993
Estalkia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-06-19
Badira hamabost egun txoko honetaraino ekarri nuela Faulknerren “Hotsa eta ardaila”, eta baten batek baino gehiagok jakinerazi dit ez nuela aldez aurretik abisatu liburu hura irakurtzeko dagoen zailtasunaz. Bizitzan behin bakarrik izan ohi denez berandu, eta hartara jarria ez naizenez gero, oraintxe esango dut esan beharrekoa. Faulknerren liburua zaila egiten da, baina ez berebiziki Maria Garikanok egindako itzulpenagatik, testuaren egitura beragatik baizik. Esan beharra ere badut Faulknerri buruzko eritzi guztiak ez direla nik haren lanarekiko jaurtitutakoa bezain eskuzabalak izan historian zehar. Paveseri, adibidez, ez zion ezer esaten Faulknerren literaturak, egunotan frogatu ahal izan dudan neurrian dakit hori. Irakurri besterik ez dago “La literatura norteamericana y otros ensayos”. Garbi dago, bataren eta bestearen lana ezagutzen duenarentzat, Paveseren literaturgintzaren bidea ez zela joan Faulknerrenaren norabide beretik. Dena dela, itzulpenari buruz ere zerbait esan nahi nuke. Ez dut uste erraza izan zaionik Maria Garikanori liburu hura euskeratzea, liburua bera aberatsa baita errejistro eta ahotsetan. Hartutako erabaki batzuk diskutigarriak dira, esaterako beltzen hizketa era, slang edo dena delakoa, itzultzerakoan, baina ziur nago kalitate handikoa dela euskaratutako testua.
Nikolai Gogolen “Longaina” argitaratu du Erein argitaletxeak, bere Bartleby sail txukun horretan. Itzulpena, esan dezadan Xabier Mendiguren Bereziarturena dela, zeinak euskeratu eta argitaratu baitu, oker ez banago, idazle petersburgotarraren beste ipuin bat, “Sudurra”, hain zuzen. Juan Kruz Igerabide idazleak paratu du hitzaurrea, eta laguna dudanez, hitzen batzuk lapurtuko dizkiot harengana baimen eske joan gabe.
Hala dio Juan Kruzek: “Eta longaina aukeratzen du Gogolek. Babesa, alegia; estalkia. Estalki horrek tapatzen du ondo ezereza, bizitza absurdoa; estalki horrek ematen dio Akakiri (pertsonaiari) zerbait sentitzeko. Badirudi longaina berriarekin denek begirune handiagoa diotela, integratuagoa sentitzen dela izkiriatzaile gizajoa; eta longaina galtzeak bere ezereza agerian uzten dio, eta ezerezaren bideak heriotza besterik ez lekarke”.
Gogolen beste ipuin batzuetan bezala, hemen nahasten dira errealitatea eta fantasia, absurdoa eta umorea, bide berriak irekiz errusiar eta europar literatura gerokoari.
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres