kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Ilargia laun beti Hegoalderuntz / Fernado Presa Nandus / Txalaparta, 1993

Txirrindula eta ilargia lagun Itziar Belaunde / Euskaldunon Egunkaria, 1993-06-20

Norbere buruarengan daukan konfidantza eta ideien tinkotasuna izan dira txirrindulari bidai honi bere odisea amaieraraino burutzen lagundu diotenak. 418 egunetan korritutako 5.000 kilometro baino gehiagotan zehar, mota guztietako inpresioak jaso eta ondorioak atera ahal izan ditu, bere bi gurpildun tresna une guztietan lagun izan duelarik, askotan bakarra izan bada ere. Hobeto esanda, ilargia ere lagun, bidaiariak berak izan duen abenturaren izenburuan dioen bezala, ez baitago zerua baino babes hoberik eta lurra baino euskarri sendoagorik.

Txirrinduzale amorratua denaren filosofia horri eutsiz (zenbait momentutan pixka bat moteltzen den arren) lortuko du egunen batean amets hutsa izan zen burutazioa gauzatzea, une larri eta gogorretan nonbaitetik indar fisiko eta psikikoa ateratzeko gizakiak duen gaitasunari esker. Urte oso bat iraun duen Hego eta Ertamerikako hamabi herritako bidaia egiteko aukeratutako medioa, txirrindula bera, goraipatua izango da askotan alde on eta txarrak aurkeztuz, lehenak beti besteen gainetik daudela: laguntasuna, jende berria ezagutzea, ezezagunen solidaritatea, harrera onak eta honelako balore unibertsalei garrantzia emanez.

Baliabide gutxirekin burututako bidaia harrigarri honetan bizi izandako gauzak, egoerak, zertzeladak,, topaketak eta abar estilo arin eta bizi batez jakinaraziko dizkigu, ikusitako lekuen deskripziorik ederrenez horniturik. Honela zenbait pasadizo ezagutuko ditugu: Costa Rican sartzean fumigatu egin zutenekoa edo argazki bat egiteagatik harrikada jasotzekotan egon zenekoa. Halaber, ez digu izkutatuko idazleak Guatemalan diktadurak eragin duen egoera latza. El Salvadorreko gerrilla eta ejerzitoaren arteko hamar urteko borroka, Peruko herrietan somatzen den beldurra edo Costa Ricako europartasuna. Hauek eta mila anekdota gehiagok jakinminez eramango gaituzte txirrindulariaren urratsen atzetik, herrietako ohiturak, bertako jendearen izakera eta nazio bakoitzeko historiaren berri ematen dituen bitartean gogoetarako uneak, bakardadea eta herriminerako ere lekua utziz. Diario baten itxura zeukan bidaiari-idazlearen esperientzia bilduma, liburu batean islatzeko asmoa egia bihurtu zuen, periplo baten kronika hau eskainiz.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak